GRABNI esku pilota txapelketako finalak jokatu zituzten maiatzaren 3an, larunbatean, Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Emakumezko pilotarien artean, Nafarroako selekzioa ordezkatuz, Goiuri Zabaleta Rodriguez leitzarrak eta Nahia Bertiz Babaze eta Iraide Iriarte Petrirena sunbildarrek parte hartu dute. Nafarroako selekzioak aurkeztutako lau modalitateetan (jubenilak banaka eta binaka, sub 22 banaka eta binaka) finalera ailegatu eta lauretan txapela eskuratu du. Goiuri Zabaleta leitzarrak, Sub 22ko bikotekako finala Ane Mendiburu Etxenikerekin batera jokatu eta irabazi zuen.
Nahia Bertizi eta Iraide Iriarteri finala jokatzea tokatu ez bazaie ere, finalean ordezko bezala konbokatuak zeuden.