Ortzegunean, erlojupekoa jokatuko dute Hondarribian. Guadalupen hasi eta Jaizkibelen bukatuko da lau kilometroko etapa eta 15:45ean aterako da lehen txirridularia.
Ortziralean jokatuko dute itzuliko etaparik luzeena, 140,4 kilometro luze izanen da eta Iruritan hasi eta Beran bukatuko da. 14:00etan aterako da itzulia Iruritatik eta eskualdeko lurretan eginen dute etapa dena.
Lehen 40 kilometroak Baztango lurretan eginen dituzte: Iruritan hasi, eta handik Elizondora, Amaiurrera eta Arizkunera joanen dira, eta berriz ere Iruritara itzuliko dira. Iruritatik Oronoz-Mugaire aldera joko dute, eta handik Doneztebera joanda, Saldiasko mendatea igoko dute.
Bigarren mailako mendatearen ondotik, Doneztebera itzuli eta berriz ere Oronoz-Mugairin barna Iruritara joanen dira. Handik, Elizondo gurutzatuta Amaiurrera joanen dira, eta berriz ere buelta Iruritatik pasako dira. Baztan gibelean utzi, eta Doneztebe eta Sunbilla gurutzatuta, Bortzirietan sartuko dira. Bortziriak N-121-A errepidean barna gurutzatuta, Berako Eztegara pasealekuan bukatuko da etapa.
Herria | Errepidea | km | 40 km/h-ko abiaduran |
Irurita | NA-8307 | 0 | 14:00 |
Elizondo | NA-8307 | 2,1 | 14:05 |
Arizkun | NA-2601 | 20,2 | 14:33 |
Irurita (Tarteko helmuga) | NA-8307 | 28,1 | 14:46 |
Oronoz-Mugairi | NA-1219 | 34,7 | 14:56 |
Doneztebe | NA-170 | 39,7 | 15:04 |
Saldiasko mendatea | NA-1210 | 54,9 | 15:28 |
Irurita (Tarteko helmuga) | NA-8307 | 83,3 | 16:14 |
Amaiur | 97,6 | 16:31 | |
Irurita (Tarteko helmuga) | NA-8307 | 110,9 | 16:57 |
Doneztebe | NA-1210 | 122,2 | 17:14 |
Igantzi | NA-121-A | 133,4 | 17:32 |
Bera | NA-1310 | 140,4 | 17:43 |
Larunbateko etapa
Larunbatean Hendaian hasiko da etapa eta Irunen bukatuko da. Bidean, eskualdean barna eginen ditu kilometro mordoxka bat
Hendaiako Gazteluzaharren hasiko da irteera neutralizatua, baina benetako lehia Hondarribiko Mendelun hasiko da. Guadalupe Amaren Santutegira igoko dira txirrindulariak, eta handik berriz Irunera itzulita, Gurutzeko mendatean barna, Oiartzunera joanen dira. Oiartzundik Lesakara bidean lehen mailako Aritxulegiko mendatea eta Agiñako mendatea igo beharko dituzte txirrindulariek.
Handik Lesakara herrigunera sartuko dira, eta Piedadeko mendatean barna, Igantzi gurutzatuko dute. Handik, Bera joanen dira, eta Bera utzi eta Irunen bi mendate igo beharko dituzte: San Martzialgo mendatea eta Erlaitzekoa. 102'5 kilometro eginda, Kolon pasealekuan bukatuko da etapa.
Herria | Errepidea | km | 37 km/h-ko abiaduran |
Hondarribia | 0 | 9:55 | |
Guadalupeko amaren santutegia | GI-3440 | 9,2 | 10:09 |
Hondarribia (Tarteko helmuga) | 15,6 | 10:20 | |
Gurutzeko mendatea | GI-2334 | 21,9 | 10:30 |
Oiartzun | GI-3420 | 23,7 | 10:33 |
Aritxulegiko mendatea | GI-3420 | 32,1 | 10:47 |
Agiñako mendatea | NA-4000 | 40,7 | 11:01 |
Lesaka | NA-4000 | 49,2 | 11:14 |
Piedadeko mendatea | NA-4000 | 52,1 | 11:19 |
Bera (Tarteko helmuga) | NA-8304 | 63,4 | 11:37 |
San Martzial mendatea | GI-3454 | 75 | 11:56 |
Erlaitzeko mendatea | GI-3454 | 83,5 | 12:10 |
Gurutze | GI-2134 | 95,6 | 12:30 |
Irungo Colon pasealekua | 102,5 | 12:44 |