Lau partida jokatuko dituzte II. Benito Tainta txapelketako ortzeguneko jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 7a, 15:00

Arkupe elkarteak antolatutako txapelketako lau partida jokatuko dituzte ortzegun arratsaldean Lesakako udal pilotalekuan.

Jubenil mailako partida bat eta senior mailako hiru jokatuko dituzte Lesakako udal pilotalekuan, 18:30ean hasita

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak bigarren aldiz antolatu duen Benito Tainta zenaren omenezko lau eta erdiaren barreneko pilota txapelketaren barrenean, jubenil mailako partida bat eta senior mailako hiru jokatuko dituzte ortzegun arratsaldean Lesakako udal pilotalekuan.

Lesakan, maiatzak 8 ortzeguna, 18:30ean

Jubenilak

  • Pablo Aldaz (Buruzgain) – Aimar Beroz (Gazteleku)

Seniorrak

  • Lorenz Orbegozo (Ospele-Orio) – Iñaki Errazkun (Kuku)
  • Iraeta (Tolosa-Aurrera) – Ander Ezenarro (Tolosa-Aurrera)
  • Oier Zabaleta (Oiarpe) - Iñigo Labaka (CD Hernani)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun