Baztan-Errekako 45. Laxoa Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da egunotan. Maiatzaren 1era aitzineratutako partidan, azken hiru edizioetako txapeldunak, Doneztebe The Moment taldeak 9-1 irabazi zion Doneztebe Titiri Bear-Zanan. Plaza berean, Doneztebe Menditxuri eta Arraioz Sagardiaren arteko partida bertan behera utz behar izan zuten, launa zirela. Oitz Bk, berriz, 9-0 irabazi zion Irurita Migelene taldeari.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!