Erremontari Herriz Herri txapelketa Idiazabalen eta Zestoan abiatu da

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 5a, 13:30

Idiazabalen jokatu zuten ortziralean 'Erremontari Herriz Herri' txapelketako lehen jardunaldia.

Sagardoaren Txapelketako bi partida jokatuko dituzte gaur Galarretan

Erremontari Herriz Herri txapelketako lehen jardunaldia Idiazabalen jokatu zen ortziralean. Partida nagusian, Aimar Jabalerak eta Barrenetxea IV.ak 2-0 irabazi zieten Josetxo Ezkurra II.ari eta Larrañagari (15-5 eta 15-8). Bertze partidan, Irazuk eta Oier Apezetxea goizuetarrak 2-1 irabazi zieten Susperregi eta Martirenari (15-14, 8-15 eta 8-2).

Zestoan larunbatean jokatutako bigarren jardunaldian, berriz, Aldabek eta Larrañagak 2-0 irabazi zieten Segurolari eta Aritz Juanenea saldiastarrari (15-9 eta 15-6). Lehen partidan, Gurrutxagak eta Eskuderok 2-1 irabazi zieten Goikoetxea VI.ari eta Goikoetxea V.ari.

 

Sagardoaren Txapelketa gaur Galarretan

Euskal Telebistako Erremontari saioaren barrenean, Sagardoaren Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur Galarretan. Astelehenean 18:00etan hasiko den jaialdiko lehen partidan, Urriza eta Larrañaga (Petritegi), Aldaberen eta Barrenetxea IV.aren kontra (Oialume Zar) ariko dira. Bigarren partidan eskualdeko hiru erremontista ariko dira. Ansa II.a eta Aritz Zubiri goizuetarra (Aburuza), Josetxo Ezkurra doneztebarraren eta Aritz Juanenea saldiastarraren (Bereziartua) kontra. Bi partidak 22:20etik aitzinera emanen dituzte Euskal Telebistan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun