Baxi Basajaunak antolatutako Nafarroako V. Disko Golf Irekia, Espainiako Koparako baliagarria, maiatzaren 2tik 4ra jokatu dute Igantziko Irrisarri Landeko zelaian, Hainbat kirolari izan dira asteburu osoan Igantzin, Euskal Herrikoak zein espainiar estatutik etorritakoak, baita AEBko Neil Graefe ere. Etxeko Baxi Basajauna taldeko kirolariek emaitza ederrak lortu dituzte.
Kategoria nagusian, gizonezkoetan, Carlos Ortega gailendu zen (163 jaurtiketa), Marc Lopezen (167) eta Gorka Beltran de Herediaren (169) aitzinetik. Emakumezkoetan, Celia Aranda izan zen garaile (206), Lorea Zulet bigarren (231) eta Baxi Basajauna taldeko Elixabete Lorenzok podiumera igotzea lortu zuen (262)
Beteranoen artean, M50 kategorian, Baxi Basajauna taldeko Iñaki Gonzalez Olaizola izan zen txapeldun (184) eta Antonio Negrete taldekidea hirugarren (208). Tartean, bigarren izan zen Raul Lopez-Cancio (200). Kategoria honetan Baxi Basajauneko Jose Joaquin Rouget ere aritu zen, baina ortziralean bakarrik.
M60 kategorian Javier Del Riego nagusitu zen (200), bigarren Baxi Basajauna taldeko Mikel Ibarrola doneztebarra izan zen (209) eta Toni Barrientos hirugarren (215).
Aipatzekoa da Euskal Herriko Disko Golf txapelketa maiatzaren 18an eginen dutela Lekunberrin.