Utergak eta Mitxeok bigarren garaipena lortu dute Udaberriko erremonte txapelketan

Ttipi-Ttapa 2025eko maiatzaren 5a

Ion, Jon Sagaseta, David Mitxeo eta Xanti Uterga, Uriz epailea tartean dutela, larunbatean Zizur Nagusian jokatu zuten partidaren aitzinetik. Doneztebarrak gailendu ziren.

Zizur Nagusian larunbatean jokatutako partidan Doneztebeko bikoteak 35-31 irabazi zien Jon Sagaseta iruritarrari eta Ioni.

Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Udaberriko Erremonte Profesionaleko Txapelketa-2025eko Microlan Aerospace Sari Nagusiaren hirugarren jardunaldia jokatu zuten larunbatean Zizur Nagusian. Xanti Uterga eta David Mitxeo doneztebarrek 35-31 irabazi zieten Jon Sagaseta iruritarrari eta Ioni. Bigarren garaipena da Doneztebeko bikotearentzat.

Partida hagitz berdindua izan zen eta lau erremontistak maila onean aritu ziren. Hainbat berdineta izan ziren, azkenekoak 28-28 eta 29-29, baina azken txanpan hobeki moldatu ziren gorriak. Utergak 22 tanto egin zituen, Ionek 15, Sagasetak 10 eta Mitxeok 8.

Lehen partidan, Zeberio II.ak eta Baztanek 30-23 irabazi zieten Xuban Iturregi iruritarrari eta Markel Leatxe donamariarrari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun