MAIATZAREN 1EKO KIROL JARDUNALDIA

Kirol jardunaldia izanen dute eskualdeko zenbait futbol taldek maiatzaren 1ean ere

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 30a, 08:00

Beti Gazte eta Mutriku aurrez aurre izanen dira ortzegunean Gipuzkoako herrian. Argazkian, joan den denboraldian bi taldeek Mastegin jokatutako partidaren argazkia. Argazkia: Bidal Etxarte

Beti Gazte eta Baztango talde nagusiek etxetik kanpo jokatuko dute, Mutrikun eta Burlatan, hurrenez hurren

Langileen Eguna lan eguna izanen da eskualdeko zenbait futbol talderentzat. Beti Gazte eta Baztan futbol talde nagusiek etxetik kanpo jokatuko dute partida eta kategoria ttikiagoetako hainbat taldek ere partida izanen dute ortzegunean, dela egutegian jardunaldia dutelako, dela partidak aitzineratu edo gibeleratuak dituztelako.

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Mutriku - Beti Gazte, ortzegunen 16:30ean Mutrikuko San Miguel zelaian

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

UCD Bulades B - Baztan KE, ortzegunean 12:00etan Erripagainan.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

CD Beti Onak - Baztan B, ortzegunean 11:30ean Atarrabiako Peritosen.

CD Asdefor C - Doneztebe FT, ortzegunean 12:15ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailan

Martutene KE B - Gure Txokoa A, ortzegunean 12:00etan Martutenen.

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako udaberriko kopan

Gure Txokoa B – Beti Ona Erain C, ortzegunean 15:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako neska kadete-infantilak txapeldunen fasea

Baztan KE – UD Mutilvera, ortzegunean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Beti Gazte – CD Ademar, ortzegunean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako neska kadete-infantilak bigarren fasea

Aurrera KE – UCD Burlades, ostegunean 11:00etan Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Doneztebe FT – CD Lezkairu A, ortzegunean 16:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

FUTBOL 8

Nafarroako neska infantil-alebinak, txapeldunen fasea

Baztan KE B – CD Oberena B, ortzegunean 10:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako alebinak

Doneztebe FT B - FC Bidezarra C, ortzegunean 10:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako neska alebin-benjamin txapeldunen fasean

Baztan KE B – CD Oberena B, ortzegunean 10:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

ARETO-FUTBOLA

Benjaminak

Aurrera KE A - Aurrera KE B, ostegunean 10:00etan Leitzako kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun