Gaur eguerdira arte eta gauerditik aitzinera haizeagatik abisu horia ezarri dute

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 30a, 07:00

Haize zakarraren ondorioak artxiboko irudi batean.

Gaur eguerdira arte eta gauerdian hasi eta bihar goizaldera arte izanen da indarrean abisu horia.

Aemet meteorologia agentziak erran duenez, haize bolada zakarrak izanen dira gaur Nafarroako iparraldean. Zehazki, gauerditik indarrean dago abisu horia, eta eguerdira arte hego-mendebaldeko haizeagatik hala izanen dela jakinarazi du. Horrez gain, gauerditik bihar goizaldeko 06:00 arte ere abisu horia izanen da. Hegoaldetik eta hego-mendebaldetik joko du. Bai gaur, bai bihar, haize boladak 70 km/h inguru artekoak izaten ahal direla ohartarazi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun