Osinalde bertso sariketako finalean kantatu dute Haira Aizpuruak eta Eki Mateorenak

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 28a, 09:00

Finalean kantatu zuten bertsolariak eta gai jartzailea. Haira Aizpurua eskuinetik hasita hirugarrena da eta Eki Mateorena laugarrena. Argazkia: Bertsoa.eus

Larunbatean jokatu zuten Gabirian Osinaldeko sariketaren 53. edizioa. Gazteen bertso sariketen artean prestigiotsuena da Gabirian egiten dutena, eta eskualdeko bi bertsolari aritu ziren kantuan: Haira Aizpurua saratarra eta Eki Mateorena leitzarra.

Aitor Tatiegi oñatiarra nagusitu zen larunbateko finalean, eta bertso onenaren saria eta entzulearen saria, aldiz, Haira Aizpurua saratarrak irabazi zituen. Bertso saio ederra egin zuten sei bertsolariek 160 entzuleren gozamenerako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!