ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Lauko finala jokatuko dute Errekako gizonezkoen eskubaloi taldeak asteburuan Zizur Nagusian

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 25a, 08:00

Errekako gizonezkoen eskubaloi taldea iazko kopa irabazi ondotik. Asteburuan liga irabazteko aukera izanen du eta Zizurren berriz ere "marea urdina" espero dute.

Gipuzkoako ligan ari diren futbol taldeek atseden izanen dute, ez ordea Nafarroan ari direnek eta BRT Menditarrak errugbi taldeak play-offak jokoan izanen ditu ligako azken partidan

Aste Santuaren atsedenaldiaren ondotik, Pazko astean ere atseden izanen dute Gipuzkoako ligan ari diren futbol taldeek. Nafarroan ari diren taldeak, aldiz, gehienak ariko dira asteburu honetan. Talde nagusien artean, Baztango bi taldeek bakarrik jokatuko dute etxean. Errugbian, Lasarten jokatuko du BRT Menditarrak taldeak ligako azken partida eta play-offetan sartzea izanen du jokoan. Hitzordurik garrantzitsuena eskubaloian datorkigu. Errekako gizonezkoek, lauko finaleko finalerdia jokatuko dute larunbat arratsean Anaitasunaren kontra Zizur Nagusian. Partida hori irabaziz gero, finala izanen dute igande eguerdian. Errekako emakumeek ere denboraldiko azken partida jokatuko dute larunbat arratsaldean Vianan.

FUTBOLA

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE – CD Avance Ezkabarte, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gizonezkoen Nafarroako Preferente mailako ligan

FC Bidezarra B - Doneztebe FT, igandean 16:30ean Noaingo Bidezarra zelaian.

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

SD Lagunak B - Aurrera KE, larunbatean 16:00etan Barañaingo Lagunaken.

Baztan KE B – Alde Zaharreko Kluba, ortzoralean 20:00etan Elizondoko Giltxaurdin

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Baztan B – CD Salesianos, larunbatean 17:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe FT – CD Beti Onak, larunbatean 16:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako mutil kadeteen lehen mailako kopan

Baztan KE A – CD Pamplona B, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Aurrera KE – CD Liceo Monjardin B, igandean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako udaberriko kopan

Orereta Kafea B - Beti Gazte B, larunbatean 11:00etan Errenteriako Beraunen.

Gure Txokoa B – Beti Ona Erain C, maiatzaren 1era gibeleratua.

Nafarroako neska kadete-infantilak txapeldunen fasea

CD Ademar - Baztan KE, larunbatean 11:00etan Sarrigurenen.

SD Alsasua - Beti Gazte, larunbatean 12:00etan Altsasuko Dantzalekun.

Nafarroako neska kadete-infantilak bigarren fasea

CA Cirbonero - Aurrera KE, igandean 17:45ean Cintruenigoko San Juan zelaian.

 

FUTBOL 8

Nafarroako neska infantil-alebinak, txapeldunen fasea

Baztan KE – CD Corellano, larunbatean 15:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako alebinak

Doneztebe FT A – CD Lezkairu, larunbatean 11:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Baztan KE B - Beti Gazte B, larunbatean 15:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Berriozar CF E - Doneztebe FT B, larunbatean 10:45ean Berriozarren.

CD Lezkairu E - Doneztebe FT C, igandean 17:00etan Soto Lezkairun.

Gure Txokoa C – CD Atarrabia C, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.

CF Sabeit Femenino - Baztan KE C, larunbatean Tiebasen.

Nafarroako neska alebin-benjamin txapeldunen fasean

Baztan KE B – CD Oberena, maiatzaren 1ean, ortzegunean 10:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako neska alebin-benjaminak bigarren fasea

UD Mutilvera C - Baztan KE C, igandean 16:00etan Arangurenen.

Gure Txokoa – UD Mutilvera, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.

Beti Gazte – UCD Burlades, igandean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako benjamin mailan

Beti Gazte A - Baztan KE A, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Doneztebe A - Gure Txokoa A, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Baztan KE B atsedena.

Beti Gazte B - Baztan KE C, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Doneztebe B - Gure Txokoa B, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

ARETO-FUTBOLA

Alebinak txapeldunen fasea

Aurrera KE A – CD Ultzamaldea, larunbatean 11:00etan Leitzako kiroldegian.

Alebinak kopa

CD Los Sauces - Aurrera KE B, maiatzaren 3an Ezkaba kiroldegian.

Benjaminak

Aurrera KE B – CD Oberena C, igandean 12:30ean Leitzako kiroldegian.

Aurrera KE A atsedena.

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak, lauko finala

BM Ardoi A – Cantolagua, larunbatean 17:15ean Zizur Nagusiko kiroldegian.

Erreka KE – Anaitasuna, larunbatean 19:45ean Zizur Nagusiko kiroldegian. Irabazleek finala jokatuko dute igandean 12:00etan Zizur Nagusiko kiroldegian.

Emakume seniorrak, Nafarroako ligako txapeldunen fasea

Grafometal Sporting Viana - Erreka KE, larunbatean 16:30ean Vianako Gonzalo de Berceo kiroldegian.

Neska kadeteak ligan

UDC Txantrea - Erreka KE, ortzegunean jokatua.

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, euskal ligako lehen maila

AVK Gipuzkoa Sortzen - BRT Menditarrak, larunbatean 12:00etan Lasarteko Atsobakar zelaian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun