Gozoak, kosmetika naturala, joskintza, egur taila, makramea, bitxiak, garagardoa, eztia... Aukera zabala paratuko dute ikusgai eta salgai eskualdeko artisauek Amaiurren eta Iturenen.
Amaiurren, larunbatean, apirilaren 19an, egin dute hitzordua, eta Iturenen, igandean, apirilaren 20an. Bietan 10:00etatik 14:00etara paratuko dituzte postuak.