[ARGAZKIAK] Igantzik zapela jauntzi du Nafarroako Herri Kirol Jokoetan eta Basaburua bigarren gelditu da kategoria guzietan

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 14a, 20:00

Atzo goizean jokatu zuten Nafarroako Herri Kirol Jokoetako finala Altsasun. Hiru kategorietan aritu ziren lehian, eta eskualdeko kirolariak ez ziren esku hutsik bueltatu etxera.

Basaburuko kirolariek kategoria guzietan lortu zuten finalera sailkatzea, eta bikain moldatu ziren, denetan bigarren postua lortu baitzuten. Kimuetan, guttigatik gelditu ziren bigarren.

  1. Andra Mari 3: 06:15
  2. Basaburua B: 06:25.29
  3. Berriozar A: 06:25.98
  4. Andra Mari 2: 06:29

Haurretan Igantzi nagusitu zen. Hamaika segundoko aldea atera zion bigarren gelditu zen Basaburuari. Sailkapena hauxe izan zen:

  1. Igantzi: 08:14
  2. Basaburua: 08:25
  3. Antsoain B: 09:12
  4. Iñigo Aritza: 09:39

Kadeteetan, eskualdeko taldeen artean, Basaburuak parte hartu du eta finalean izan zen. Txapela jaunztetik hurbil ibili ziren; lau segundorengatik ez ziren txapeldun gelditu. Honela gelditu zen sailkapena:

  1. Araxes: 09:46
  2. Basaburua: 09:50
  3. Andra Mari: 10:05
  4. Antsoain A: 11:35

Sokatiran ere bikain moldatu ziren Basaburukoak. Haurretan eta kadeteetan bigarren gelditu ziren.

Haurretan honela gelditu ziren:

  1. Andra Mari: 6 puntu
  2. Basaburua: 5 puntu
  3. Berriozar: 4 puntu
  4. Iñigo Aritza: 2,5 puntu
  5. Antsoain A: 2,5 puntu
  6. Antsoain B: 1 puntu

Eta kadeteetan, berriz, hauxe izan zen sailkapena:

  1. Andra Mari: 6 puntu
  2. Basaburua: 5 puntu
  3. Araxes: 4 puntu
  4. Paz De Ziganda: 2,5 puntu
  5. Antsoain: A 2,5 puntu
  6. Berriozar: 0 puntu (Ez zuen parte hartu finalean).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!