Sagardui eta Bertiz garaile Nafarroako Irekiko lehen jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 14a, 15:00

Alize Sagardui goizuetarra eta Nahia Bertkz sunbildarra (eskuinean) garaile suertatu ziren larunbatean Tafallan, Insaustiren eta Perezen kontrako partidan.

Goizuetarrak eta sunbildarrak 18-12 irabazi zieten Insaustiri eta Perezi larunbatean Tafallan

Emakume Master Cupek antolatutako 2025eko Nafarroako Irekiaren lehen jardunaldia jokatu dute larunbat honetan Tafallako Ereta pilotaleku historikoan. Promesa mailako txapelketan, Alize Sagardui goizuetarrak eta Nahia Bertiz sunbildarrak 18-12 irabazi zieten Insaustiri eta Perezi. Elite mailan, berriz, Ibarrolak eta Gamindek 22-14 irabazi zieten Arraizari eta Bergarari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun