Bortz autobusetan joan ziren bazkideak, eta bazkaldu aitzinetik Dantxarineko dendetan barna ibiltzeko aukera izan zuten. Ondotik, Otxondo jatetxera joan ziren bazkaltzera. Bazkari goxoa dastatu zuten bazkideek, eta bazkalondoan Jose Angel musikariaren laguntzarekin euskal kantuak kantatzen aritu ziren.
Kanta zahar zein berriak kantatu zituzten, eta noski baita Benito Lertxundirenak, Mikel Laboarenak eta Xabier Leterenak ere.
Besta bukatzeko, dantzaldia izan zuten eta bi orduz dantzan aritu ziren bertaratutako bazkideak.
Euskal Kantuen Eguna pasata, maiatzaren 4tik 11ra 62 bazkide Benidormera joanen dira, eta maiatzaren 29an, aldiz, Soinketa Eguna izanen dute Donezteben.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!