Ekainaren 26an, ortzeguna, joanen dira Guardiako Viña Real upategira. Goizean aterako dira nor bere herritik, eta 11:00etarako upategira ailegatu eta bertan bisita, eta ardo eta pintxo dastaketa izanen dituzte.
Ondotik bazkaria eginen dute La Huerta Vieja jatetxean. Honako menua izanen dute: urdaiazpikoa; patea ogi xigortuarekin; Nafarroako zaizuriak tipulina, mahonesa eta ozpin olioarekin; patatak errioxar erara; bildotsa tenperatura baxuan errea patata eta entsaladarekin; anana bizkotxoa banilla natillarekin; kafea edo infusioa eta ura, ardoa, ogia eta txupitoa.
Bazkariaren ondotik, berriz ere nor bere herrira itzuliko da autobusean.
Izen ematea heldu den asteko astelehenean, asteartean eta asteazkenean egin beharko da nor bere herriko delegatuaren bidez eta irteerak 70 euroko prezioa izanen du.