Palestina

Palestinako genozidioa bukatzeko eskatu dute Beran, Goizuetan, Leitzan eta Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025eko apirilaren 9a

Gernika Palestina herri ekimenaren deiari erantzunez, Palestinako genozidioa bukatzeko eskatu zuten atzo arratsaldean Beran, Goizuetan, Leitzan eta Lesakan. Pankartak, Palestinako banderak, eta aldarrikapenak eskuetan bildu ziren 19:00etan nor bere herriko plazan. Beran eta Goizuetan 50 bat lagun bildu ziren, 60 bat Leitzan eta 70 Lesakan.

Argazkiak: Aroa Noble eta Arantza Agirre.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun