Kimuen maila
Proba konbinatuak
Kimuen kategorian, guztira hogei taldek parte hartu dute, eta eskualdekoen artean, Arantza, Basaburuko bi talde (A eta B) eta Igantzikoak aritu dira. Horien artean, Basaburua Bk lortu du finalera pasatzea.
Hauek dira finalean ariko diren lau taldeak:
- Andra Mari 3
- Berriozar A
- Andra Mari 2
- Basaburua B
Dena den, lehia estua izan da. Konparazio batera, Arantzako taldea zazpi segundogatik gelditu da finaletik kanpo, Iñigo Aritza 2 taldea 18 segundogatik, Igantzikoa 27 segundoko aldeagatik eta Basaburua A 44 segundogatik.
1. jardunaldia | 2. jardunaldia | 3. jardunaldia | 4. jardunaldia | Guztira | |
---|---|---|---|---|---|
Andra Mari 3 | 07.04 | 07.04 | 07.27 | 07.07.55 | 28.42 |
Berriozar A | 07.25 | 07.09.14 | 07.30.77 | 06.55.76 | 28.59 |
Andra Mari 2 | 07.23 | 07.02 | 07.33 | 07.04 | 29.02 |
Basaburua B | 07.13 | 07.13 | 07.32 | 07.06 | 29.04 |
Arantza | 07.22.43 | 07.09.62 | 07.30.17 | 07.10 | 29.11 |
Iñigo Aritza 2 | 07.22.50 | 07.17 | 07.36.53 | 07.07.72 | 29.22 |
Igantzi | 07.16 | 07.32.81 | 07.48 | 06.55.58 | 29.31 |
Basaburua A | 07.24 | 07.09.96 | 07.36.89 | 07.39 | 29.48 |
Iñigo Aritza 1 | 07.29 | 07.41.92 | 08.01.97 | 07.08 | 30.19 |
Paz De Ziganda B | 07.35 | 07.41.22 | 07.47 | 07.25 | 30.28 |
Araxes | 07.33.10 | 07.32.28 | 08.01.42 | 07.28.60 | 30.34 |
Paz De Ziganda A | 07.45 | 07.24 | 08.11 | 07.28.02 | 30.48 |
Andra Mari 1 | 07.33.46 | 07.44.88 | 08.22 | 07.27 | 31.06 |
Joakin Lizarraga A | 08.13 | 07.44.68 | 07.58 | 07.19 | 31.14 |
Antsoain A | 08.07 | 07.42 | 08.07 | 07.36 | 31.32 |
Antsoain B | 08.10 | 07.48 | 08.01.67 | 07.42 | 31.41 |
Berriozar C | 07.57 | 08.04 | 08.18 | 08.05 | 32.24 |
Joakin Lizarraga B | 08.18 | 08.01 | 08.44 | 08.00 | 33.03 |
Antsoain C | 08.24 | 08.09 | 08.49 | 08.27 | 33.49 |
Berriozar B | 08.14 | 08.54 | 08.51 | 07.55 | 33.54 |
Haurren maila
Proba konbinatuak
Eskualdekoen artean, kategoria honetan, hiru talde izan dira eskualdekoak: Basaburua, Igantzi eta Berako Labiaga Ikastolako kideek eta Arantzako haurrek osatutako Labirantza. Guztira hamabi talde aritu dira eta finalean lau ariko dira:
- Igantzi
- Basaburua
- Iñigo Aritza
- Antsoain B
Gainerakoan, haurretan ez da halako lehiarik izan.
1. jardunaldia | 2. jardunaldia | 3. jardunaldia | 4. jardunaldia | Guztira | |
---|---|---|---|---|---|
Igantzi | 09.54 | 09.19 | 09.27 | 10.07 | 38.47 |
Basaburua | 09.30 | 10.03 | 09.39 | 9.52 | 39.04 |
Iñigo Aritza | 10.33 | 09.52 | 09.44 | 10.05 | 40.14 |
Antsoain B | 10.05 | 10.22 | 10.24.77 | 10.02 | 40.53 |
Andra Mari 3 | 12.20 | 10.35 | 10.08 | 11.05 | 44.08 |
Labirantza (Arantza, Berako Labiaga Ikastola) | 10.30 | 11.31 | 10.24.52 | 12.17 | 44.42 |
Andra Mari 2 | 11.44 | 12.04 | 11.36 | 11.49 | 47.13 |
Araberri | 11.41 | 12.18 | 11.50 | 11.56 | 47.45 |
Berriozar | 12.29 | 11.34 | 11.29 | 12.19 | 47.51 |
Andra Mari 1 | 12.11 | 11.28 | 10.49 | 14.32 | 49.00 |
Antsoain A | 12.26.17 | 10.46 | 13.06 | 13.04 | 49.22 |
Malkaitz | 12.26.12 | 12.35 | 11.37 | 16.08 | 52.46 |
Sokatira
Sokatiran, eskualdekoen artean, Basaburukoak bakarrik aritu dira, eta finalerako txartela lortu dute. Guztira sei izanen dira Altsasuko azken saioan:
- Iñigo Aritza
- Berriozar
- Basaburua
- Andra Mari 3
- Antsoain B
- Antsoain A
1. jardunaldia (Mar. 16 + Mar. 23) | 2. jardunaldia (Mar. 30 + Api. 6) | Guztira | |
---|---|---|---|
Iñigo Aritza | 8 | 6 | 14 |
Berriozar | 6 | 7 | 13 |
Basaburua | 5 | 8 | 13 |
Andra Mari 3 | 7 | 5 | 12 |
Antsoain B | 4 | 3,5 | 7,5 |
Antsoain A | 3 | 3,5 | 6,5 |
Andra Mari 1 | 2 | 2 | 4 |
Andra Mari 2 | 1 | 1 | 2 |
Kadeteen maila
Proba konbinatuak
TTIPI-TTAPAren eremuari erreparatuz gero, Basaburukoak bakarrik aritu dira kadeteen mailan, eta arazorik gabe lortu dute finalera pasatzea, lau jardunaldietako denborak kontuan hartuta, denbora hoberena eginda, gainera.
Kategoria honetan guztira zazpi taldek parte hartu dute eta finalean ariko diren lau taldeak hauek izanen dira:
- Basaburua
- Araxes
- Andra mari
- Antsoain A
1. jardunaldia | 2. jardunaldia | 3. jardunaldia | 4. jardunaldia | Guztira | |
Basaburua | 10.45 | 10.28 | 11.00 | 11.09 | 43.22 |
Araxes | 11.28 | 11.06 | 10.41 | 10.33 | 43.48 |
Andra Mari |
11.58 | 10.34 | 11.11 | 13.54 | 47.37 |
Antsoain A | 12.08 | 12.28 | 11.41 | 12.25 | 48.42 |
Berriozar | 14.47 | 12.17 | 12.53 | 14.28 | 54.25 |
Antsoain B | 15.09 | 13.20 | 14.05 | 13.34 | 56.08 |
Paz de Ziganda | 14.41 | 15.21 | 12.45 | 16.29 | 59.16 |
Sokatira
Sokatiran, kadeteetan ere, eskualdekoen artean, Basaburukoak bakarrik aritu dira eta lehenbiziko jardunaldian lehenbiziko eta bigarren jardunaldian bigarren geldituta, finalean izanen dira. Talde hauek ariko dira Altsasun:
- Basaburua
- Andra mari
- Berriozar
- Paz de Ziganda
- Araxes
- Antsoain A
1. jardunaldia (Mar. 16 + Mar. 23) | 2. jardunaldia (Mar. 30 + Api. 6) | Guztira | |
---|---|---|---|
Basaburua | 8 | 7 | 15 |
Andra Mari | 7 | 8 | 15 |
Berriozar | 6 | 6 | 12 |
Paz de Ziganda | 4,5 | 5 | 9,5 |
Araxes | 4,5 | 3,5 | 8 |
Antsoain A | 3 | 3,5 | 6,5 |
Antsoain B | 2 | 1,5 | 3,5 |
Iñigo Aritza | 1 | 1,5 | 2,5 |
Finala
Igande honetan, apirilaren 13an, Altsasuko Iortia plazan jokatuko dute finala, 11:00etan. Euria eginez gero, berriz, Burunda pilotalekuan ariko dira herri kirol jokoetan.