Eskuorrian, bisita guztiak, eta bisita bakoitzaren baldintzak zehazten dira: tokia, maiztasuna, ordutegia. Eskuorria eskuragarri dago Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteko establezimenduetan, eskualdeko turismo bulegoetan eta web orrian QR bidez deskargatu ahal izateko. Webgunean ere bisita guztien informazioa aurkituko duzu: Zer egin / bisita gidatuak atalean
Ekimena, Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak sustatu eta Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak diruz laguntzen du.