Alize Sagarduik eta Nahia Bertizek irabazi dute Emakume Master Cupeko promesa mailako finala

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 7a, 10:00

Alize Sagardui goizuetarra eta Nahia Bertiz sunbildarra, promesa mailako txapeldun.

Goizuetarrak eta sunbildarrak 18-17 irabazi zieten Olatz Insaustiri eta Irati Betegiri

Emakume Master Cupeko eskuz binakako txapelketako txapelak jokoan izan zituzten igandean Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. Elite mailan, ezustea eman eta Mirian Arraizak eta Enara Gamindek 22-18 irabazi zieten Olatz Arrizabalagari eta Arrate Bergarari, final lehiatu batean. Beraz, ezin izan zuen binakako seigarren txapela jantzi Arrizabalagak. Arratsaldean, berriz, promesa mailako fnalean, Alize Sagardui goizuetarrak eta Nahia Bertiz sunbildarrak 18-17 irabazi zieten Olatz Insaustiri eta Irati Betegiri.

 

Gazte eta promesa mailako txapeldunak eta txapeldunordeak.

Gazte mailan, Ahinitze Arratibelek eta Larraitz Galardik 18-13 irabzi zieten Nahia Sorondori eta Arhane Reyri.

Emakume Master Cupeko elite mailako finalean Miriam Arraizak eta Enara Gamindek 22-18 irabazi zieten Olatz Arrizabalagari eta Arrate Bergarari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun