ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Doneztebek eta Beti Gazteko gizonezkoek bakarrik irabazi dute futbol talde nagusien artean

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 7a, 08:00

Doneztebeko jubenilek zortzi gol eginez irabazi zuten eta, talde nagusia bezala, lider segitzen dute. Argazkia: Foto Zaldua

Eskubaloian, galdu egin dute Errekako bi taldeek Anaitasunaren kontra eta garaipenarekin akitu du denboraldia Baztango BKTk eta errugbian, garaipena lortu du BRT Menditarrak taldeak Eibarren

Apirilean sartuta, pixkanaka denboraldi bukaera hurbiltzen ari zaie eskualdeko kirol taldeei. Eskubaloian, erraterako, azken partida irabazi dute Baztango BKTko emakumeek, baina Errekako gizonezkoek eta emakumezkoek galdu egin dute Anaitazunaren kontrako hitzordu bikoitza Iruñean. Jardunaldi baten faltan, Errekako gizonezkoek badakite hirugarren izanen direla txapeldunen fasean eta lauko finaleko finalerdia, berriz ere Anaitasunaren kontra jokatuko dute (bigarren izanen dira hiriburukoak). Futbol talde nagusien artean, igoera zuzena esku eskura utzi dion garaipena lortu du Doneztebek (lau partidaren faltan, 5 puntuko aldea ateratzen dio bigarrenari). Beti Gazteko gizonezkoek ere irabaztea lortu zuten Elgoibarren eta gero eta hurbilago dute maila mantentzea. Azken zortzi partidak galdu gabe dituzte, bortz irabazi eta hiru berdinduta. Gainerako taldeek galdu egin zuten. Harrobiko taldeetan, Doneztebeko jubenilek zortzi gol eginez irabazi zuten eta lider segitzen dute. Errugbian, BRT Menditarrak taldeak hirugarren postura igotzeko garaipena lortu zuen Eibarren eta Sarako Izarrako emakumeek galdu egin zuten Elorrion.

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Elgoibar 0 - Beti Gazte 3 (Jon Zabalak 2 eta Asier Taberna)

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE 1 (Alvaro Fernandez) – CD Oberena 2

Gizonezkoen Nafarroako Preferente mailako ligan

CD Valle de Egues B 2 - Doneztebe FT 3 (Txomin Omarek 2 eta Aimar Jabalera)

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE 0 – Etxarri Aranatz KE 2

CD Asdefor 2 - Baztan KE B 1 (Unai Elorza)

Gizonezkoen Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Tolosa CF B 4 - Gure Txokoa 3 (Aimar Lekuona, Mikel Esnaola eta Eneko Loiarte)

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 0 - Irauli Bosteko 2

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako txapeldunen fasean

Zumaiako FT 7 - Gure Txokoa 2 (Ekhiotz Iratzoki eta Ibai Lekuona)

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Orioko FT 3 - Beti Gazte 1 (Aritz Lizarrondo)

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailan

Aurrera KE 0 – CD Pamplona B 1

SD Alsasua 0 - Baztan KE 1 (Imanol Goienetxe)

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Baztan B 5 (Gartxot Iribarrenek 2, Julen Alegre eta Julio Cesar Salgadok 2) – Rotxapea CD 2

Doneztebe FT 8 (Aitor Lorentek 3, Koteto Ezkurrak 2, Jonan Etxebestek 2 eta Izei Astibia) – UD Mutilvera A 2

Nafarroako neska jubenil-kadeteak kopan

Berriozar CF 5 - Baztan KE 1 (Olaia Alegre)

UD Mutilvera B 8 - Aurrera KE 0

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailan

Gure Txokoa A 2 (Xiker Ruiz eta Oier Martin)– Vasconia C 1

Trintxerpe CD 1 - Beti Gazte A 4 (Oinatz Aiestaranek 3 eta Joseba Rodriguez)

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako udaberriko kopan

Dunboa Eguzki CD 6 - Beti Gazte B 2 (Adur Sanchez eta Eneko Almandoz)

Gure Txokoa B 2 (Oier Barcenilla eta Urko Otxoteko) – San Marcial B 0

Nafarroako mutil kadeteen lehen mailan

Baztan KE A 6 (Josu Larrioz, Iker Galarregi, Aitor Ripa, Ekaitz Franzesena, Ander Garate eta Oier Garaikoetxea) – CD San Cernin 0

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Doneztebe FT 2 (Aimar Etxeberria eta Eneko Ibarra) – Berriozar CF A 1

CDA Rotxa 3 - Baztan KE B 2 (Marko Jubera eta Urko Iturralde)

Aurrera KE 1 (Unai Labaien) – Rotxapea CD 1

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 4 (Mara Aracuesek 2, Amaia Iriarte eta Oihana Nuñez) – Goierri Gorri B 0

Nafarroako neska kadete-infantilak txapeldunen fasean

CD Peña Azagresa 0 - Baztan KE 1 (Leiane Irazoki)

Beti Kozkor A 0 - Beti Gazte 2 (Alazne Altxu eta Jare Arburua)

Nafarroako neska kadete-infantilak bigarren fasean

Aurrera KE 2 (Laida Maritorena eta beraien atean) – Mulier FCN B 2

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Beti Gazte 2 (Ibai Tapia eta Luka Rojo) – Arrupe Chaminade B 0

Dunboa Eguzki B 3 - Gure Txokoa 3 (Jon Martikorena, Marjel Vega eta Aner Errandonea)

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Doneztebe FT 5 (Jokin Mariezkurrena, Lukas Ezkurra, Ekaitz Seinek 2 eta Oinatz Ezkurra) – Beti Kozkor B 0

Aurrera KE 3 (Manex Lasartek 2 eta Manex Lekuona) – Etxarri Aranatz KE 2

CD Aoiz 1 -  Baztan  KE 0

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Doneztebe FT B 0 – SD Alsasua 4

Baztan KE B 3 (Julen Goñik 2 eta Patxi Baldanta) – AD Mendillorri 1

 

FUTBOL 8

Gipuzkoako infantil neskak, txapeldunen fasean

Intxaurdi KE C 1 - Gure Txokoa 2 (Barbara de Caceresen golak)

Nafarroako neska infantil-alebinak, txapeldunen fasean

CA Valtierrano 2 - Baztan KE 0

 

 

ARETO-FUTBOLA

Alebinak txapeldunen fasea

GCH Garbayo Chivite Cintruenigo 3 - Aurrera KE A 1 (Randy Lopez)

Alebinak kopa

Aurrera KE B 8 (Ekai Saizar, Telmo Zubillaga, Pello Belaunzaranek 2, Ekhi Gorostarzu, Amets Baraibarrek 2 eta Julen Arzallus) – CD Aderiz 2

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak, Nafarroako bigarren mailako txapeldunen fasean

Anaitasuna 30 - Erreka KE 23

Emakume seniorrak, Nafarroako ligako txapeldunen fasea

Anaitasuna 36 - Erreka KE 20

Emakume seniorrak, Nafarroako ligako bigarren fasean

Baztango BKT 24 – Uharte 17

Mutiko jubenilak ligan

Valle de Egues 30 - Erreka KE 28

Neska jubenilak liga

Baztango BKT 45 – Uharte 25

Mutiko kadeteak liga

Loyola A 39 - Erreka KE 36

Uharte A 37 – Erreka KE 24 (8. Jardunalditik gibeleratutako partida)

Neska kadeteak liga

Baztango BKT 38 – BM Noain 25

Erreka KE 18 – CDB Atalaya 30

Mutiko infantilak liga

Cantolagua 32 - Erreka KE 26

Neska infantilak liga

Erreka KE 27 – BM Loyola C 18

BM Tafalla A 17 - Baztango BKT 28

BM Noain B 24 - Aurrera KE 21

 

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, euskal ligako lehen maila

Eibar RT 0 - BRT Menditarrak 17

Emakumeak, Euskal liga

Elorrio Urgozo 21 - Sarako Izarra RT 0

Euskal Liga, sub-16

Hiruherri RT 40 – Txinbaz 5

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun