Maiatzaren 1ean bukatuko da Oporrak Bakean programan parte hartzeko epea

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 6a, 11:00

Saharaztan elkarteak, Saharar herriaren aldeko elkartasun taldeak, uda honetarako harrera familiak behar dituztela oroitarazi du. Interesa dutenek maiatzaren 1era bitarteko epea izanen dute apuntatzeko.

Udan Saharako haurrak harreran hartu nahi dituztenek telefono hauetara deitu beharko dute. Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdikoek 659 55 30 14 telefonora, Malerrekakoek eta Bertizaranakoek 635 59 93 06ra, eta Bortzirietakoek 646 43 14 35era.

Solasaldia ortziralean

Bide batez, Saharaztan elkarteak antolatuta, heldu den ortziralean, apirilaren 11n, Kristina Berasain Tristanek Sahara herri bat erresistentzian liburua aurkeztuko du Elizondon. Arizkunenea kultur etxean izanen da, 19:00etan. Liburuaren aurkezpenaz gain, harrera familien esperientziak partekatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun