«Langile publikoen lan baldintzak hobetzeko eta zerbitzu publikoak indartzeko», sindikatuek «beharrezkotzat» jo dute greba eguna eta helburuak hamar puntutan bildu dituzte.
Alde batetik, «estatutu berri eguneratua eta egungo beharretara egokitua» eskatu dute. Horrekin batera, «lanbide karrera objektiboa, ez-arbitrarioa prestakuntza eta dedikazioa sustatzen eta ordaintzen duena langile guztientzat». Behi-behinekotasuna «% 8ra murriztea» nahi dute, baita «pribatizazio politika bukatzea» ere, eta horrekin batera «osasunari buruzko foru legearen aurreproiektua geldiaraztea».
Gehiago ere bai. «Langileen baliabideak areagotzea» ere eskatzen dute, «errealitatera egokitzeko», eta «bizitza pertsonala eta lana bateragarri egiteko neurriak» ere exijitu dituzte. «Lan kontratuko langileen hitzarmenak eguneratzea», «soldatak Nafarroako KPIaren arabera igotzea» eta «galdutako erosahalmena berreskuratzeko neurriak» dira bertze helburuak.
Hobekuntza horiek estatutuan biltzea nahi dute sindikatuek, eta gobernuari «hartutako konpromisoak betetzea» eskatu diote; «sindikatuen aldarrikapenak testuan sar ditzala, aurrekontu nahikoa bermatuz».