Maitzaren 29an eginen dute elkarteko bazkideek aurtengo Soinketa Eguna. Kirola egiteaz gainera, bazkaria ere izanen dute, eta arratsaldean baita mariatxien emanaldia ere.
Autobusez joanen dira Doneztebera, eta 12:00etan eginen dute erakustaldia Doneztebeko kiroldegian. Ondotik, indarrak hartzeko bazkari ederra izanen dute Santamarian. Honako menua izanen dute: urdaiazpiko iberikoa, ahate foiea, entsalada epela, onddoz betetako brickak, legatza, azpizuna eta tarta izozkiarekin. Edateko ardoa, sagardoa, kafea eta kopa izanen dituzte.
Bazkariaren ondotik, 17:30ean hasita, Tajudos del Norte mariatxien emanaldia izanen da,
Izen ematea heldu den astelehenean, asteartean, eta asteazkenean egin beharko da, apirilaren 7an, 8an eta 9an, eta horretarako bazkide bakoitza bere herriko delegatuarekin paratu beharko da harremanetan. Egun pasak 58 euroko prezioa du eta soinketa egiten dutenen kasuan prezioan 45 euroko izanen da.