ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Errekako eskubaloiko gizonezkoek lauko finalerako txartela lortu dute

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 31a, 08:00

Errekako jokalariak eta entrenatzailea, kontent, lauko finalerako sailkapena lortu ondotik, larunbatean Donezteben.

Futbol talde nagusien artean bakarrik ere ez du garaipenik lortu: berdindu egin dute Beti Gazteko gizonezkoek eta emakumezkoek, Doneztebek eta Aurrerak

Martxoko azken asteburuko kirol jardunaldiko berririk aipagarriena eskubaloitik dator, izan ere, Errekako gizonezkoen taldeak, txapeldunen faseko bi partida jokatzeko fata direnean oraindik, lortu du lauko finalerako txartela, larunbatean Donezteben Cantolaguari irabazi ondotik. Errekako emakumezkoek eta BKTk galdu egin zuten. Futbolean, talde nagusiek ez zuten garaipen bat bera ere lortu: Beti Gazteko gizonezkoek eta emakumeek berdindu egin zuten, baita Doneztebek eta Aurrerak ere. Baztango bi taldeek eta Gure Txokoak galdu egin zuten. Infantil mailako derbian berdindu egin zuten Gure Txokoak eta Beti Gaztek. Sarako Izarra errugbi taldeko gizonezkoek galdu egin zuten Akitania Berriko hirugarren maikako final zortzirenetean Roqueforten eta emakumeek ere galdu egin zuten Ordizian.

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 2 (Asier Taberna eta Mattin Lekuona) – Oiartzun 2

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

SD Lagunak 2 - Baztan KE 0

Gizonezkoen Nafarroako Preferente mailako ligan

Doneztebe FT 1 (Aimar Leatxe) – CD Idoya 1

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

CD Lagun Artea 2 - Aurrera KE 2 (Joanes Oiartzun eta Jon Mikel Agirre)

Baztan KE B 2 (Unai Elorza eta Mikel Lizardi) – Berriozar CF 4

Gizonezkoen Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 0 – Mutriku B 2

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Touring 3 - Beti Gazte 3 (Olaia Telletxea, Laura Lujan eta Leire Ariztegi)

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako txapeldunen fasean

Gure Txokoa 1 (Unai Etxeberria) – Vasconia 2

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Beti Gazte 2 (Aritz Lizarrondoren golak) – Añorga B 0

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailan

CF Gazte Berriak Ansoain B 6 - Aurrera KE 0

Baztan KE atsedena.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

CD Kirol Sport B 2 - Baztan B 2 (Ekaitz Franzesena eta Emilio Alejandro Oiaregi)

Rotxapea CD 1 - Doneztebe FT 1 (Koteto Ezkurra)

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailan

Gure Txokoa A 1 (Jon Arostegi) – San Marcial 1

Beti Gazte A 1 (Enaitz Bereau) – Touring B 2

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako udaberriko kopan

Beti Gazte B atsedena.

Hondarribia 11 - Gure Txokoa B 0

Nafarroako mutil kadeteen lehen mailan

Baztan KE A atsedena.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

CD Valle de Egues C 2 - Doneztebe FT 6 (Eneko Ibarra, Jon Larunbe, Unai Sarrias, Aimar Etxeberriak 2 eta Oier Rekarte)

Baztan KE B 6 (Aitor Ripak 2, Josu Larraiozek 3 eta Julen Aldako) – UCD Burlades B 2

Berriozar CF C 1 - Aurrera KE 5 (Hodei Sagastibeltza, Ekaitz Gomez, Unai Labaien, Mikel Alduntzin eta Aiur Ugartemendia)

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako igoera fasea

Hernani 7 - Gure Txokoa 1 (Oihana Nuñez)

Nafarroako neska kadete-infantilak txapeldunen fasea

Beti Kozkor A 2 - Baztan KE 2 (Janire Sarobe eta Enara Urrutia)

Beti Gazte 4 (Alazne Altxuk 2, Eila Oskoz eta Jare Arburua)– CD Mendavies 0

Nafarroako neska kadete-infantilak bigarren fasea

Aurrera KE 1 (Nahia Bengoetxea) – FC Bidezarra 0

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Gure Txokoa 1 (Jon Lazkano) - Beti Gazte 1 (Ibai Tapia)

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Berriozar CF 1 - Doneztebe FT 1 (Lukas Ezkurra)

CD Ademar 2 - Aurrera KE 5 (Manex Lekuonak 2, Haider Raja eta Manex Lasartek 2)

Baztan KE 3 (Urko Azkarraga, Junes Altzuri eta Markel Telletxea) - CD San Ignacio 1

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

CD Ondalan 6 - Doneztebe FT B 0

CAD Irabia 7 - Baztan KE B 0

 

FUTBOL 8

Gipuzkoako infantil neskak, txapeldunen fasea

Gure Txokoa 1 (Julene Alzuguren) – Martutene 1

Nafarroako neska infantil-alebinak, txapeldunen fasea

CD Ilumberri 5 - Baztan KE 2

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak, Nafarroako bigarren mailako txapeldunen fasean

Erreka KE 31 – Cantolagua 25

Zaleen babesa izan zuen Errekak larunbateko partidan. Gizonezkoek lauko finalerako txartela lortu zuten.

Emakume seniorrak, Nafarroako ligako txapeldunen fasea

Erreka KE 28 – ECA Malkaitz 31

Emakume seniorrak, Nafarroako ligako bigarren fasean

Alde Zaharreko Kluba 24 - Baztango BKT 22

Mutiko jubenilak ligan

Erreka KE atsedena.

Neska jubenilak liga

BM Loyola A 28 - Baztango BKT 30

Mutiko kadeteak liga

Erreka KE 33 – Beti-Onak Atarrabia 25, asteazkenean jokatua.

Neska kadeteak liga

Baztango BKT 47 – Lekunberri KE 25

BM Bardenas 21 - Erreka KE 19

Mutiko infantilak liga

Erreka KE 27 – BM Tafalla 23

Neska infantilak liga

CDB Atalaya 21 - Erreka KE 30

Baztango BKT 21 – Valle de Egues A 21

BM Tafalla B 11 - Aurrera KE 17

Alebin mistoa

Baztango BKT – BM Loyola B

Erreka KE – Txantrea

Aurrera KE atsedena.

 

 

ERRUGBIA

Gizonezko seniorrak, Akitania Berriko erregionaleko hirugarren mailako final zortzirenetan

RCP Roquefort 24 - Sarako Izarra RT 20, basurdeak kanporatuak.

Gizonezkoak, euskal ligako lehen maila

BRT Menditarrak atsedena.

Emakumeak, Euskal liga

Gipuzkoa Sortzen 38 - Sarako Izarra RT 15

Euskal Liga, sub-16

Txinbaz atsedena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun