Elgorriagako Manuel Ganboak irabazi du Nafarroako Master50 txirrindulari txapelketa

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 25a, 14:30

Txapeldunen maillot gorriarekin Manuel Ganboa (M50), Iker Aramendia (M40) eta Roberto Mediero (M30). Eskuinetik hasita hirugarrena, tarteko helmugen saria irabazi zuen Ion Zeberio.

Ion Zeberio elizondoarra hirugarren izan zen Villamayor de Monjardinen larunbatean jokatutako proban eta tarteko helmugen sailkapena irabazi zuen

Nafarroako Txirrindularitza Federazioak antolatutako errepideko master txapelketa jokatu zen martxoaren 22an Villamayor de Monjardinen, Lizarraldean. 50 urtetik goitiko Master50 kategorian Elgorriagako Manuel Ganboa (Baxurde TE) suertatu zen txapeldun.

Nafarroako Txirrindularitza Federazioak antolatutako errepideko master txapelketa jokatu zen martxoaren 22an Villamayor de Monjardinen, Lizarraldean. 50 urtetik goitiko Master50 kategorian Elgorriagako Manuel Ganboa (Baxurde TE) suertatu zen txapeldun.

Txirrindulariek 98 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten eta Iker Aramendia (Fast Wear Team) izan zen garaile, Luis Miguel Torreblanca (Sarribikes CD) eta Ion Zeberio elizondoarra (Baxurde TE) azken metroetan menpean hartuz. Hiruak ere Master40 kategoriakoak ziren. Zeberiok, gainera, tartekako helmugen sailkapena irabazi zuen.

Laukote batek osatutako ihesaldia izan zuen lasterketak. Álvaro Nietok (Egüesibar CC) eta Perdi Ganuzak (Txirrinta Bikes) aitzinera egin zuten 4. kilometroan eta 18. kilometroan Roberto Mediero (Louriña) eta Ion Zeberio (Baxurde TE) elkartu zitzaizkien. Ion Zeberio eta Roberto Mediero Iguzkitzako azken igoeran hartu zituen oilarren taldetxoak helmugatik 3 kilometrora. Nafarroako txapeldunak hauek izan dira: Roberto Mediero (Louriña) master-30 kategorian, Iker Aramendia (Fast Wear Team) master-40 kategorian eta Elgorriagako Manuel Ganboa (Baxurde TE) master-50 kategorian.

Elgorriagako Manuel Ganboa (Baxurde TE), Nafarroako txapeldun Master 50 kategorian.

Ihesaldian egindako lanaren ondorioz, tarteko helmugen sailkapena Baxurde Txirrindulari Elkarteko Ion Zeberiok irabaz zuen.

Sailkapen osoa

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun