Ortziralean 20:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidan jokatuko dute binakako finala, Iturriaga eta Elizalde gibelean dituztela
Garfe enpresak antolatutako Plis-Plas Kopako lehen edizioko finalak jokatuko dituzte martxoaren 28an, ortziralean 20:00etan Iruñeko Labrit pilotalekuan hasiko den jaialdian. Binakako finalean, jaialdiko bigarrenean, Oian Canabal igantziarra eta Iturriaga, Ugaitz Elizalde iturendarraren eta Azpirozen kontra ariko dira. Aitzineko koadroetan, beraz, eskualdeko pilotarien arteko lehia izanen da.