Haira Aizpurua saratarra larunbatean, martxoaren 29an, ariko da kantari Ordizian jokatuko duten Argi Berri sarian. Aizpuruarekin batera, Libe Goenaga, Mikel Etxezarreta, Irantzu Idoate, Danel Herrarte eta Maddi Agirre bertsolariak ariko dira kantari.
Eki Mateorena leitzarrak, berriz, apirilaren 5ean Zaldibian jokatuko duten Osinberde sariketan kantatuko du. Janire Arrizabalaga, Jon Mendiluze, Ekain Alegre, Josu Ibarguren eta Iruri Altzerreka ariko dira Mateorenarekin batera kantuan.
Hirugarren kanporaketa, aldiz, Gabiriako Aztiria auzoan eginen dute, apirilaren 12an. Aitor Tatiegi, June Aiestaran, Beñat Astiz, Peru Irastortza, Naia Arrizabalak eta June Aiestaran ariko dira bertan kantari.
Kanporaketa bakoitzeko lehen bi sailkatuak ariko dira apirilaren 26an Gabiriko Osinalde elkartean eginen duten saioan.