Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketaren hamaikagarren edizioan final laurdenetako ligaxkako seigarren jardunaldia, azkena jokatu zuten ortziralean Iruñeko Labrit pilotalekuan. Lehen mailako partidan ez zen eskualdeko erremontistarik izan, baina Zeberio II.a eta Otanok 35-32 irabazi zieten Matxin III.ari eta Ioni, gisa honetara, finalerako zuzeneko txartela emanez Xanti Uterga doneztebarrari eta Barricarti. Finalerdia jokatuko dute Matxin III.ak eta Ionek, Eloy Otxandorena eta David Mitxeo doneztebarren kontra. Zeberio II.a eta Otano, azken partida irabazi arren, txapelketatik kanpo gelditu dira.
Promozio mailako partidan, berriz, Jon Sagaseta iruritarraketa Markel Leatxe donamariarrak 35-34 irabazi zieten Osesi eta Agirrezabalari. Bikote hauek berak izanen dira finalerdietan ere, Xuban Iturregi iruritarrak eta Mikel Mikelarena oiztarrak lortua baitute promozio mailako finalerako txartela.