- Amaia Izar Leatxe, Amaia Izar, enpresari eta gazte ekintzailea. 2018an Miss World Spain saria irabazi ostean, ADE ikasi zuen Unibertsitate Publikoan. Orain, higiezinen sektorean zentratua dago. Bere espezialitatea, Home Staging-a, etxeak duintasunez saltzen lortzen duen teknika. Bere sare sozialetan aholkuak eta hainbat motako edukiak partekatzen ditu. Ahobizi.
- Amaia Nausia Pimoulier, historialaria. Kolaborazioak egiten ditu hainbat hedabidetan. Sorginkeriari, amatasunaren irudiari edo emakumeen marjinazioari buruzko artikuluak argitaratu ditu, eta hiru libururen egilea da. Ahobizi.
- Arnaitz Fernández Elias, fisikaria eta eguraldi aurkezlea. Gaztea zenean hasi zen sare sozialetan zientzia dibulgatzen bere @armeteo kontutik. Geroztik, La 1, Canal 24 Horas edo EITB kateetan ikusi izan ahal dugu eguraldia aurkezten. Belarriprest.
- Claudia Rodríguez Juanena, abeslaria. Skabidean eta bestelako taldeetatik pasa ondoren, gaur egun Goxua‘n Salsa taldean entzun dezakegu. Beraiekin aurkeztu zuen Urak eginen du bide diska 2024ean. Belarriprest.
- Cristina Osés Zudaire, soziologoa. Erriberako gizarte mugimenduetan eta bereziki mugimendu feministan ibilia da. Gaur egun euskara ikasten ari da. Belarriprest.
- Edurne Pena Elizondo, aktorea eta eduki sortzailea. Telebista, film nahiz antzerki antzezlea da. Horretaz gain, Instagram eta Tik Tok bezalako sare sozialetan edukia sortzen du bere jarraitzaileentzat. Ahobizi.
- Eneko García Jaurena, Albina Stardust trabestia da Eneko. Izar diska kaleratu eta hainbat ikuskizun eskaini ditu; telebistan ere ikusgai izan da, hala nola, Biba Zuek! saioan. Ahobizi.
- Julen Goldarazena Laborda, “Flako Fonki”, 2017an hasi zen Iruñerriko Chill Mafia taldean abeslari eta konpositore moduan. Geroztik, oholtza gainean ibiltzeaz aparte, telebista eta irrati saio ezberdinetan ikusi eta entzun dugu. Belarriprest.
- Julio Soto Ezkurdia, bertsolaria. Iruñeko eskolan ikasia, gaztetatik sartu zen bertsolaritza munduan. Nafarroako Bertso Txapelketako irabazle izan da 6 alditan. Ahobizi.
- Oier Zuñiga Pérez de Urabain, aktore, antzerkigile, kulturgile eta marrazkilaria. Kulturaren arlo ezberdinetan murgilduta bizi da Oier: zinema, antzerkia, marrazkia… Ahobizi.
- Yasmine Khris Maansri, itzultzailea, kazetaria, LABAko kidea eta telebista aurkezlea. Nafar Away telebista saioaren lehendabiziko bi denboraldiak aurkeztu zituen Hamaika Telebistan. Ahobizi.
Hamaikakoaz beste, pasa den astean, martxoak 15, ireki zen Euskaraldian Belarriprest edo Ahobizi moduan izen emateko epea. Euskaraldiaren webgunetik nahiz Iruñeko San Anton kalean ireki dugun dendan eman daiteke. Beraz, zeren esperoan zaude? Ze rol jokatuko duzu zuk? Eman izena eta parte hartu Euskaraldian. Anima zaitez! Elkar mugituz egingo dugu!