ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Lauko finalera hurbiltzeko garaipen garrantzitsua lortu du Errekako gizonezkoen eskubaloi taldeak

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 24a, 08:00

Doneztebe Futbol Taldea kontent, Kasedan garaipen garrantzitsua lortu ondotik. Bigarren zati osoa jokalari bat guttiagorekin jokatu arren, zelai zail batean irabaztea lortu zuten.

Futbolean ere garaipen handiak lortu dituzte Aurrerak, Beti Gazteko gizonezkoek, Doneztebek eta Gure Txokoak

Emakumeen futbol derbi asteburua izan da honakoa, Nafarroako jubenil-kadete mailan kopan Baztanek 1-0 irabazi zion Leitzako Aurrerari Giltxaurdin eta, zelai berean, kadete-infantil mailako txapeldunen fasean Beti Gazte nagusitu zitzaion Baztani (0-2), liderdoa sendotuz. Talde nagusien artean, bakar batek ere ez zuen galdu: garaipen ederra lortu zuen Doneztebek, bigarren zati osoa jokalari bat guttiagorekin jokatu arren, Beti Gazteko gizonezkoek ere 0-4 irabazi zuten Beasainen eta azken sei partidetan ez dakite galtzea zer den (lau irabazi eta bi berdindu). Aurrerak ere garaipena lortu zuen, baita Gure Txokoak ere, Gipuzkoako Gorengoen mailarako igoera fasean borrokan segitzeko balio diona. Beti Gazteko emakumeek puntu bakarra lortu zuten eta Baztango bi taldeek ere berdindu egin zuten. Errugbian, Lekarozen garaipen estua lortu zuen BRT Menditarrak taldea keta eskubaloian, berriz ere garaipenaren bidera bueltatu ziren Errekako gizonezkoak. Errekako emakumeek ere galdu egin zuten eta BKTk irabazi.

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beasain B 0 - Beti Gazte 4 (Jon Zabalak 2 eta Asier Tabernak 2)

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE 1 (Elur Meoki) – CD Peña Azagresa 1

Gizonezkoen Nafarroako Preferente mailako ligan

CF Beti Casedano 0 - Doneztebe FT 1 (Aimar Leatxe)

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE 2 (Oier Goikoetxea eta Joanes Oiartzun) – AD Mendillorri 1

JD San Jorge 1 - Baztan KE B 1 (Beñat Erro)

Gizonezkoen Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Landetxa 0 - Gure Txokoa 3 (Mikel Esnaola, Aimar Lekuona eta Kenai Garcia)

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Olaia Telletxea) – Ostadar SKT 1

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako txapeldunen fasean

Usurbil FT 2 - Gure Txokoa 1 (Mikel Zozaia)

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Euskalduna Andoaindarra 2 - Beti Gazte 0

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailan

Aurrera KE 3 (Ganix Rodriguez, Eder Sagastibeltza eta Aitor Lizartza) – UD Mutilvera B 4

CD Ardoi B 1 - Baztan KE 3 (Imanol Goienetxek 2 eta Mateo Lertxundi)

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Baztan B 5 (Emilio Alejandro Oiaregik 3, Gartxot Iribarren eta beraien atean) – AD Mendillorri 1

Doneztebe FT 8 (Koteto Ezkurra, Iban Bakedano, Izei Astibia, Rafa Ghertan, Oier Erkizia, Eki Erasun, Jonan Etebeste eta Ibai Mindegia) – CD Kirol Sport B 1

Nafarroako neska jubenil-kadeteak kopan

Baztan KE 1 (Iraia Calavia) - Aurrera KE 0 derbia baztandarrek irabazi zuten Giltxaurdin

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailan

Beti Ona CD 4 - Gure Txokoa A 0

Mariño CD 0 - Beti Gazte A 3 (Joseba Rodriguezek 2 eta Enaitz Bereau)

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako udaberriko kopan

Beti Gazte B 2 (Ibai Criado eta Ander Etxegarai) – Pasaia B 0

Gure Txokoa B atsedena.

Nafarroako mutil kadeteen lehen mailan

CD Oberena B 4 - Baztan KE A 5 (Ander Garatek 4 eta Aimar Lizasoain)

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Doneztebe FT - CD Lezkairu A, maiatzaren 1era gibelaratua.

AD Mendillorri 1 - Baztan KE B 2 (Julen Aldako eta Haritz Zabalza)

Aurrera KE 2 (Ibai Imaz eta Hodei Sagastibeltza) – UCD Burlades A 0

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako igoera fasea

Gure Txokoa 2 (Mara Aracues eta Lierni Saralegi) – Zarautz B 1

Nafarroako neska kadete-infantilak txapeldunen fasea

Baztan KE 0 - Beti Gazte 2 (Alazne Altxu eta Jare Arburua) derbia Elizondon irabazi eta lidergoa sendotu dute lesakarrek.

Nafarroako neska kadete-infantilak bigarren fasea

CD Huarte 1 - Aurrera KE 1 (Nahia Bengoetxea)

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Beti Gazte 0 – Allerru 0

Vasconia B 3 - Gure Txokoa 1 (Xuban Lasaga)

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

CD Asdefor A 0 - Doneztebe FT 3 (Inhar Aioroak 2 eta Arkaitz Gurbindo)

AD Mendillorri 1 - Aurrera KE 3 (Manex Lasarte, Markel Mariñelarena eta beraien atean)

CD Iruña 6 - Baztan KE 0

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

CD Murchante 3 - Doneztebe FT B 0

Baztan KE B 0 – CD Ilumberri 1

 

FUTBOL 8

Gipuzkoako infantil neskak, txapeldunen fasea

Hondarribia FE 4 - Gure Txokoa 1 (Garazi Iriarte)

Nafarroako neska infantil-alebinak, txapeldunen fasea

Baztan KE 2 – CD Gares A 0

Nafarroako neska alebin-benjamin txapeldunen fasean

Baztan KE B 1 – CD Izarra C 4

Nafarroako neska alebin-benjaminak bigarren fasean

UD Mutilvera D 7 - Baztan KE C 1

Beti Gazte 2 (Leire Rodriguezen golak) - Gure Txokoa 1 (Laia Aranburu), neske ttikienen F8 derbia lesakarrek irabazi zuten.

 

ARETO-FUTBOLA

Alebinak

Aurrera KE A 1 (Egoi Zabaleta) – CD Ultzamaldea 4

CD Nª Señora del Huerto 2 - Aurrera KE B 8 (Telmo Zubillaga, Irai Etxeberriak 4, Kiran Erdozia, Markel Bengoetxea eta Taiwa Sunyu Cumba,)

Benjaminak

Aurrera KE B – CD Ardoi B

CD Oberena C - Aurrera KE A

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak, Nafarroako bigarren mailako txapeldunen fasean

CB Burlada 28 - Erreka KE 31

Emakume seniorrak, Nafarroako ligako txapeldunen fasea

Erreka KE 29 – Grafometal Sporting Viana 36

Emakume seniorrak, Nafarroako ligako bigarren fasean

Baztango BKT 26 – Replasa Beti-Onak 18

Mutiko jubenilak ligan

Lagunak 34 - Erreka KE 33

Neska jubenilak liga

Baztango BKT 21 – Replasa Beti-Onak A 34

Mutiko kadeteak liga

Anaitasuna B - Erreka KE

Neska kadeteak liga

Baztango BKT 21 – UDC Txantrea 26

Uharte 30 - Erreka KE 27

Mutiko infantilak liga

Erreka KE 25 – BM Loyola B 32

Neska infantilak liga

Erreka KE 25 – Uharte 26

Valle de Egues B 14 - Baztango BKT 24

Aurrera KE 6 – CB Carcastillo 23

Alebin mistoa

ECA Malkaitz A - Baztango BKT

GDM La Merced - Erreka KE

Aurrera KE – BM Lizarreria B

 

 

ERRUGBIA

Gizonezko seniorrak, Akitania Berriko erregionaleko hirugarren mailan

Sarako Izarra RT atsedena.

Gizonezkoak, euskal ligako lehen maila

BRT Menditarrak 26 - Hernani CRE 24

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun