Erakusketa apirilaren 10era arte izanen da ikusgai Nafarroako Parlamentuko atarian. Guztira, Nafarroako dantza tradizionaletako 25 jantzi bildu ditu eta gisa horretara, «gure kultur ondarearen kontserbazioarekin eta zabalkundearekin» duen «konpromisoa berretsi» nahi du Ortzadarrek. Bidenabar, «Nafarroako dantza tradizionaleko jantzien aniztasuna eta historia ezagutzeko eta aintzat hartzeko gonbidapena» egin dio jendeari.
Erakusketa astelehenetik ortziralera 09:00etatik 20:00etara dago zabalik, ortzegunetan izan ezik; larunbatean, berriz, 11:30etik 14:00etara.