Berria txapelketaren finalerako txartela jokoan izanen du Oier Apezetxea goizuetarrak

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 21a, 14:00

Susperregik eta Oier Apezetxeak Berria txapelketako finalerdia jokatuko dute larunbatean, Goikoetxeatarren kontra.

Susperregekin batera, Goikoetxeatarren kontra jokatuko du finalerdia larunbatean Galarretan

Joan den larunbatean erremonteko Berria txapelketako finalerdia galdu zuen Aritz Zubirik, beraz, ez da goizuetarren arteko finalik izanen. Baina batek oraindik finala jokatzeko aukera izanen du. Oier Apezetxea, Susperregirekin batera, finalerdietarako txartela lortua du eta martxoaren 22an, larunbatean 16:30ean Galarretan hasiko den jaialdiko hirugarren partidan jokatuko du Goikoetxea V.aren eta Goikoetxea VI.aren kontra. Irabazleek, Gurrutxaga eta Eskudero izanen dituzte esperoan,

Galarretako jaialdiko lehen partidan, Aimar Jabalera doneztebarra eta Azpiroz, Segurolaren eta Martirenaren kontra ariko dira eta bigarrenean, partida nagusian, Ansa II.a eta Aritz Juanenea saldiastarra, Aldaberen eta Barrenetxea IV.aren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun