Cederna Garalur elkarteak Baztan-Bidasorako proiektu teknikari bat kontratatu nahi du

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 21a, 13:00

Iraunkortasun Turistikoko Planarekin lotutako proiektuak kudeatzeaz eta garatzeaz ere arduratuko da teknikaria.

Cederna Garalur Elkartean, Baztan-Bidasoa PSTD Proiektuetako Teknikari baten bila dabiltza, zuzenbidean prestakuntza duena, beraien taldeko kide izateko. Hautagaia Zerbitzu Publiko eta Lurralde Zerbitzuekin (Baztan-Bidasoa PSTD) lotutako proiektuak kudeatu eta garatzeaz arduratuko da, ingurune profesional eta dinamiko baten barrenean. Bereziki baloratuko da taldean lan egiteko gaitasuna eta proiektuen garapenari ideia berritzaileak emateko prestutasuna. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 3an, 14:00etan bukatuko da.

Langileak bete behar dituen betekizunen artean, zuzenbideko unibertsitate tituluaren jabe izatea; euskal hiztuna izatea, C1 maila egiaztagarria edo baliokidea duena; Analisi eta antolaketa gaitasuna izatea, zereginak eta proiektuak eraginkortasunez kudeatzeko; ahozko zein idatzizko komunikaziorako trebetasunak izatea eta B1 gidabaimena izatea eta norberaren ibilgailua izatea.

Proiektuak kudeatzen jakitea eta esperientzia izatea ere baloratuko da.

Lanaldi osoko urtebeteko kontratua eskainiko du Cedernak eta urteko soldata 32.500 euro gordinekoa izanen da.

Interesdunek helbide honetara bidali ahal izango dituzte CVak, titulazio profesionalen eta hizkuntzen kopia konpultsatuekin batera: info@cederna.es. Mezuaren izenburua Baztan-Bidasoa PSTD Proiektuen Teknikaria izanen da. Proposamenak apirilaren 3ra arte aurkez daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun