ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Neska gazteen futbol derbiak jokatuko dituzte asteburuan Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 21a, 08:00

Baztan eta Beti Gazteko kadete-infantil mailako neskak hirugarrenez izanen dira arerio denboraldi honetan. Txapeldunen fasean, oraingoz lehenak dira lesakarrak eta bigarren baztandarrak.

Baztan eta Aurrerako neskak ariko dira jubenil-kadete mailako kopan eta kadete-infantil mailako Baztan eta Beti Gaztekoak txapeldunen fasean, lehen posturako borrokan

Emakumeen futbola gero eta indartsuago dago gurean ere eta horren erakusgarri asteburu honetan izanen dugun nesken derbi besta. Nafarroako jubenil-kadete mailan kopan ari dira Baztan eta Leitzako Aurrera eta elkarren kontra ariko dira igande arratsaldean Giltxaurdin. Larunbatean, berriz, zelai berean, kadete-infantil mailako txapeldunen fasean ari diren Baztan eta Beti Gazte ariko dira aurrez aurre, lehen posturako borrokan. Futbol-8an ere, neska alebin-benjaminen derbia jokatuko dute lehen aldiz Beti Gaztek eta Gure Txokoak Mastegin. Talde nagusien artean, Baztanek, Aurrerak eta Beti Gazteko emakumeek jokatuko dute etxean. Errugbian, Lekarozen ariko da larunbatean BRT Menditarrak taldea eta eskubaloian, berriz ere garaipenaren bidera bueltatu nahi dute Errekako gizonezkoek Burlatan eta etxean ariko dira Errekako emakumeak eta Baztango BKTkoak.

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beasain B - Beti Gazte, igandean 16:00etan Beasaingo Loinazen.

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE – CD Peña Azagresa, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gizonezkoen Nafarroako Preferente mailako ligan

CF Beti Casedano - Doneztebe FT, larunbatean 16:30ean Casedako La Laca zelaian.

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE – AD Mendillorri, larunbatean 16:30ean Leitzako Arkiskilen.

JD San Jorge - Baztan KE B, larunbatean 18:00etan Iruñeko San Jorgen.

Gizonezkoen Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Landetxa - Gure Txokoa, larunbatean 15:45ean Irungo Ugalde zelaian.

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte – Ostadar SKT, larunbatean 16:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako txapeldunen fasean

Usurbil FT - Gure Txokoa, larunbatean 18:15ean Usurbilgo Harane zelaian.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Euskalduna Andoaindarra - Beti Gazte, larunbatean 19:15ean Andoaingo Ubitarte zelaian.

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailan

Aurrera KE – UD Mutilvera B, larunbatean 11:00etan Leitzako Arkiskilen.

CD Ardoi B - Baztan KE, igandean 10:00etan Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Baztan B – AD Mendillorri, igandean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe FT – CD Kirol Sport B, larunbatean 11:45ean Doneztebek Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak kopan

Baztan KE - Aurrera KE derbia igandean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailan

Beti Ona CD - Gure Txokoa A, igandean 18:15ean Errenteriako Beraunen.

Mariño CD - Beti Gazte A, larunbatean 13:50ean Irungo Ugalde zelaian.

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako udaberriko kopan

Beti Gazte B – Pasaia B, larunbatean 12:00etan Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa B atsedena.

Nafarroako mutil kadeteen lehen mailan

CD Oberena B - Baztan KE A, igandean 16:00etan Iruñeko Oberenan.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Doneztebe FT CD Lezkairu A, maiatzaren 1era gibelaratua.

AD Mendillorri - Baztan KE B, igandean 13:30ean Iruñeko Soto Lezkairun.

Aurrera KE – UCD Burlades A, igandean 11:30ean Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako igoera fasea

Gure Txokoa – Zarautz B, igandean 16:30ean Berako Matzadan.

Nafarroako neska kadete-infantilak txapeldunen fasea

Baztan KE - Beti Gazte, larunbatean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako neska kadete-infantilak bigarren fasea

CD Huarte - Aurrera KE, larunbatean 11:00etan Uharteko Aretan.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Beti Gazte – Allerru, larunbatean 10:00etan Lesakako Mastegin.

Vasconia B - Gure Txokoa, igandean 10:45ean Donostiako Puion.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

CD Asdefor A - Doneztebe FT, larunbatean 20:15ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

AD Mendillorri - Aurrera KE, igandean 15:30ean Iruñeko Soto Lezkairun.

CD Iruña - Baztan KE, igandean 11:30ean Taxoaren.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

CD Murchante - Doneztebe FT B, larunbatean 12:15ean Murchanteko San Roque zelaian.

Baztan KE B – CD Ilumberri, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

FUTBOL 8

Gipuzkoako infantil neskak, txapeldunen fasea

Hondarribia FE - Gure Txokoa, igandean 11:15ean Hondarribiako Ondartzan.

Nafarroako neska infantil-alebinak, txapeldunen fasea

Baztan KE – CD Gares A, larunbatean 11:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako alebinak

Doneztebe FT A – CD Ardoi A, larunbatean 10:15ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gure Txokoa B - Baztan KE A, larunbatean 10:30ean Berako Matzadan.

UD Mutilvera B - Gure Txokoa A, igandean 12:30ean Arangurenen.

CD San Cernin B - Beti Gazte A, larunbatean 15:30ean Nafarroako Uibertsitate Publikoan.

CD Etxarri Aranatz B - Beti Gazte B, larunbatean 17:00etan Etxarri Aranatzeko San Donaton.

Baztan KE B – CD San Ignacio C, larunbatean 12:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

FC Bidezarra C - Doneztebe FT B, larunbatean 10:15ean Noaingo Bidezarran.

AD Mendillorri D - Doneztebe FT C, larunbatean 13:15ean Lezkairun.

Gure Txokoa C – Beti Kozkor B, larunbatean 12:15ean Berako Matzadan.

CD Lezkairu G - Baztan KE C, larunbatean 13:15ean Iruñeko Soto Lezkairun.

Nafarroako neska alebin-benjamin txapeldunen fasean

Baztan KE B – CD Izarra C, larunbatean 11:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako neska alebin-benjaminak bigarren fasean

UD Mutilvera D - Baztan KE C, larunbatean 11:15ean Arangurenen.

Beti Gazte - Gure Txokoa, larunbatean 18:15ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako benjamin mailan

Doneztebe A - Baztan KE A, larunbatean 09:45en Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Beti Gazte A atsedena.

Baztan KE B - Gure Txokoa A, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gure Txokoa B - Doneztebe B, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.

Baztan KE C - Beti Gazte B, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

ARETO-FUTBOLA

Alebinak

Aurrera KE A – CD Ultzamaldea, larunbatean 11:45ean Leitzako kiroldegian.

CD Nª Señora del Huerto - Aurrera KE B, larunbatean 11:40an, Iruñeko Nª Sra. El  Huerto kiroldegian.

Benjaminak

Aurrera KE B – CD Ardoi B, larunbatean 13:00etan Leitzako kiroldegian.

CD Oberena C - Aurrera KE A, larunbatean 12:00etan Iruñeko Oberenan.

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak, Nafarroako bigarren mailako txapeldunen fasean

CB Burlada - Erreka KE, igandean 12:30ean Burlatako Elizgibela kiroldegian.

Emakume seniorrak, Nafarroako ligako txapeldunen fasea

Erreka KE – Grafometal Sporting Viana, larunbatean 16:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Emakume seniorrak, Nafarroako ligako bigarren fasean

Baztango BKT – Replasa Beti-Onak, larunbatean 20:00etan Elizondoko kiroldegian.

Mutiko jubenilak ligan

Lagunak - Erreka KE, larunbatean 18:00etan Barañaingo kiroldegian.

Neska jubenilak liga

Baztango BKT – Replasa Beti-Onak A, larunbatean 18:00etan Elizondoko kiroldegian.

Mutiko kadeteak liga

Anaitasuna B - Erreka KE, larunbatean 10:30ean Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

Neska kadeteak liga

Baztango BKT – UDC Txantrea, larunbatean 10:00etan Elizondoko kiroldegian.

Uharte - Erreka KE, larunbatean 10:00etan Uharteko Ugarrandia kiroldegian.

Mutiko infantilak liga

Erreka KE – BM Loyola B, larunbatean 10:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Neska infantilak liga

Erreka KE – Uharte, larunbatean 11:30ean Doneztebeko kiroldegian.

Valle de Egues B - Baztango BKT, larunbatean 10:00etan Iruñeko Salesiano ikastetxean.

Aurrera KE – CB Carcastillo, Leitzako kiroldegian.

Alebin mistoa

ECA Malkaitz A - Baztango BKT , larunbatean 10:30ean Burlatako Amor de Dios kiroldegian.

GDM La Merced - Erreka KE, larunbatean 10:15ean Iruñeko Ermitagaña kiroldegian.

Aurrera KE – BM Lizarreria B

 

ERRUGBIA

Gizonezko seniorrak, Akitania Berriko erregionaleko hirugarren mailan

Sarako Izarra RT atsedena.

Gizonezkoak, euskal ligako lehen maila

BRT Menditarrak- Hernani CRE, larunbatean 17:00etan Lekarozen.

Emakumeak, Euskal liga

Sarako Izarra RT atsedena.

Euskal Liga, sub-16

Txinbaz atsedena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun