Berria Txapelketako lehenengo finalerdia martxoaren 15ean, larunbatean jokatuko dute Galarretan 16:30ean hasiko den jaialdian. Jaialdi berezia izanen da, Barrenetxea bueltatuko baita kantxara, hilabete eta erdi jokatu ezinda egon eta gero.. Hori bigarren partiduan izanen da.
Berria Txapelketako finalerdia jaialdiko hirugarren partida izanen da. Bertan, Gurrutxaga eta Eskuderok osatzen duten bikoteak, Irazu eta Aritz Zubiri goizuetarra izanen dituzte aurrez aurre. Gurrutxaga eta Eskudero B taldeko lehenak izan dira eta Irazu eta Zubiri A taldeko bigarrenak. Talde honetan Arluziaga lesionatu egin da eta beraz hernaniarrak eta Martirenak osatzen zuten bikotea kanpoan geratu da partidarik jokatu gabe. Irazu eta Zubiri bigarren izan dira nahiz eta Susperregi eta Oier Apezetxea goizuetarraren kontrakoa galdu eta gehiago jokatu ez. Susperregi eta Apezetxeak amaitu dute lehenengo postuan eta datorren astean jokatuko dute bigarren finalerdia Goikoetxeatarren aurka.
Martxoaren 15eko jaialdia Galarretan, 16:30ean hasita
- Goikoetxea V.a-Juanenea; Jabalera-Martirena, 3 jokotara
- Urriza-Larrañaga; Aldabe-Barrenetxea IV.a, 3 jokotara
- Gurrutxaga-Eskudero; Irazu-Zubiri, 3 jokotara BERRIA TXAPELKETA FINALERDIA