Euskal Herriko Mus Txapelketaren barrenean, eskualdetik 47 bikote sailkatu dira Nafarroako finalera

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 16a, 12:00

Euskal Herriko Mus Txapelketaren herriz herriko kanporaketak bukatuta, martxoaren 22an Nafarroa Garaiko finala eginen dute. Ikusi eskualdeko kanporaketetatik sailkatutako parte hartzaileen zerrenda osoa albiste barrenean.

Nafarroa Garaian 99 tokitan jokatu dituzten mus txapelketetako kanporaketetan, guztira 970 bikotek parte hartu dute, eta horien artean, 180 bikote sailkatu dira Nafarroa Garaiko finalera, tartean, eskualdeko 47. Martxoaren 22an, Iruñeko Alde Zaharreko Arrano elkartean eginen dute final hori, 08:30ean. 32 bikotek lortuko dute Euskal Herri mailako final nazionalera sailkatzeko txartela.

Hauxe da oraingoz zerrenda. Baina azken egunetan aldaketak izan dira, eta oraindik ere izaten ahal dira. Bikoteko partaideren batek ezin badu joan, ordezkoa bidaltzen ahal du, betiere antolakuntzari aitzinetik jakinarazita (idazkaritza@ehmus.eus helbidera edo Whatsapp/Telegram bidez 644 22 88 17 zenbakira idatzita eman behar da abisua).

Zerrenda finalaren bezpera arte eguneratuko dute. Bikoteko bi partaideek ezin badute joan, hori ere antolakuntzari jakinarazi behar zaio. Antolatzaileek adierazi dutenez, «kasuz kasu aztertuko da zer egin, hasiera batean eta aitzinetik adostu gabe, ez da onartuko sailkaturiko bikotea, bertze bi lagunek ordezkatzea».

Bilatzailean, herriaren edo izen-abizenen arabera bilatzen ahal dira parte hartzaileak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun