Larunbatean bukatuko da Famili’on familientzako barnetegian izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 12a, 16:30

Familientzat diseinatutako barnetegia da Famili’on, familiei aste batez euskararen munduan murgiltzeko aukera eman nahi dien egonaldia. Bi txanda antolatu dituzte eta horietako batek Baigorri eta Lesaka lotuko ditu.

Hainbat erakundek antolatu dute Famili’on barnetegia, tartean, AEK euskaltegiak eta Dindaia fundazioak. «Euskara gaitasuna hobetzea, familien hizkuntza ohituretan eragitea eta euskal lurraldeen arteko harremanak azkartzea» du helburu eta Euskal Herri osoko familiek ematen ahal dute izena. Goizetan, gurasoak euskara eskoletan dauden bitartean, haurrak tailerretan ibiliko dira eta arratsaldean elkarrekin jokoetan, tailerretan eta bertzelako animazioetan ariko dira.

Bi txanda antolatu dituzte:

  • Apirilaren 21etik 25era: Bortz egun eta lau arrats Baigorri eta Lesaka artean, maila aitzindua duten gurasoentzat (B1-B2).
  • Apirilaren 28tik maiatzaren 3ra: Bortz egun eta arrats bat Arbona (Lapurdi) eta Orio (Gipuzkoa) artean, oinarrizko maila duten gurasoentzat (A2).

Izena emateko epea larunbat honetan, martxoaren 15ean, itxiko dute. www.plazara.eus atarian egin behar da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun