Hain zuzen, lehenbiziko jardunaldia martxoaren 16an, igandean 10:30ean hasita eginen dute Atarrabiko Paz Ziganda Ikastolako frontoian; bigarrena martxoaren 23an Antsoainen; hirugarrena martxoaren 30ean Etxarri Aranatzen; eta laugarrena apirilaren 6an Lekunberrin. Finala apirilaren 13an Altsasun eginen dute.
Parte hartzaileak
Adinaren arabera, hiru kategoriatan banatuta, Nafarroako hamabi kirol elkartetako ordezkariek parte hartuko dute, tartean Arantza, Baztango Basaburua, Berako Labiaga Ikastola eta Igantzikoek.
Kimuetan proba konbinatuetan bakarrik ariko dira eta hogei taldek eman dute izena; bertzeak bertze, eskualdeko lauk: Arantza, Basaburua A eta B eta Igantzi. Haurretan proba konbinatuetan hamabi talde eta sokatiran zortzi apuntatu dira. Proba konbinatuetan Arantza eta Berako haurrek talde bat osatu dute elkarrekin; Basaburuak bertze bat aterako du eta Igantzik bertze bat. Sokatiran Basaburua izanen da eskualdeko ordezkaritza bakarra. Kadeteetan proba konbinatuetan zazpi eta sokatiran zortzi taldek eman dute izena. Bi probetan Basaburua izanen da eskualdeko bakarra.