Bertze hiru finaletan ere izan ziren eskualdeko pilotariak, baina hiruak galtzaile suertatu ziren. 2011ko infantil mailan, Txarutako Oihan Braña iruritarrak 11-16 galdu zuen Lanpkeko Arrietaren kontra; 2012ko infantil mailan, Bortziriak taldeko Erik Igoa etxalartarrak (Juelen anaiak) 6-16 galdu zuen Bergarako Olanoren kontra; eta 2013ko alebinen mailan, Txarutako Aiert Urrutia iruritarrak 10-16 galdu zuen San Miguel taldeko Nuinen kontra.