Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketaren hamaikagarren edizioaren laugarren jardunaldia jokatu zuten martxoaren 7an Iruñeko Labrit pilotalekuan. Emakumearen Eguneko bezpera izanik, besoko moreak jantzi zituzten erremontistek. Lehen mailako partidan, Xanti Uterga doneztebarrak eta Barricartek 27-35 galdu zuten Matxin III.aren eta Ionen kontra. Promozio mailako partidan, berriz, Xuban Iturregi iruritarrak eta Mikel Mikelarena oiztarrak 35-30 irabazi zieten Osesi eta Agirrezabalari. Iturregi eta Mikelarena 23-27 galtzen ziren, baina 12-3ko partzialarekin lortu zuten garaipena.