ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Txapeldunen faseko partidak galdu dituzte Errekako gizonezkoen eta emakumeen eskubaloi taldeek

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 10a, 08:00

Baztan Futbol Taldeko Janire Sarobek bere taldeko bortz golak sartu zituen, neska kadete-infantilen txapeldunen fasean.

Futbolean Doneztebek eta Aurrerak bakarrik irabazi dute eta errugbian, BRT Menditarrak taldeak etxean galdu egin du eta Sarako Izarrako emakumeek garaipen garbia lortu dute Logroñon

Asteburuko kirol jardunaldian denetariko emaitzak izan dira eskualdeko taldeentzak, baina, orokorrean, ez dira sobera onak izan. Eskubaloian, txapeldunen faseko partidak izan dituzte Errekako emakumeek eta gizonek larunbat arratsaldean Donezteben, biek Anaitasunaren kontra eta biek galdu egin dute. Baztango BKTko emakumeek garaipenarekin hasi dute bigarren fasea. Futboleko talde nagusien artean, sendo segitzen duen Doneztebek eta Leitzako Aurrerak bakarrik lortu dituzte garaipenak. Beti Gazteko gizonezkoek jautsiera postuetatik kanpo segitzeko berdinketa garrantzitsua lortu zuten Tolosan eta autonomikako Baztanek berdindu egin zuen etxean. Gainerakoan, erregionaleko Baztanek, Beti Gazteko emakumeek eta mailaz igotzeko ametsa gero eta urrunago duen Gure Tzokoak galdu egin zuten. Errugbian, Lekarozen galdu egin zuen BRT Menditarrak taldeak eta Logroñon garaipen garbia lortu zuten Sarako Izarrako emakumeek.

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Tolosa 2 -  Beti Gazte 2 (Miguel Ubiria eta Jonan Arbelaitz)

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE 1 (Elur Meoki) – CD Injerto 1

Gizonezkoen Nafarroako Preferente mailako ligan

Doneztebe FT 3 (Iraitz Aiesak 2 eta Aimar Leatxe) – CD Ardoi B 0

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE 4 (Ibai Remirez, Imanol Biurrarena, Joanes Oiartzun eta Andres Felipe Escobar) – CD Asdefor 0

Rotxapea CD B 3 - Baztan KE B 2 (Beñat Erro eta Jon Otxandorena)

Gizonezkoen Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Urnieta 2 - Gure Txokoa 0

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 0 – Goierri Gorri 4

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako txapeldunen fasean

Real Union 2 - Gure Txokoa 1 (Peio Martikorena)

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Beti Gazte 1 (Iker Irigoien)– Touring 2

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailan

Aurrera KE 1 (Eder Sagastibeltza) – UCD Burlades B 0

AD Mendillorri 2 - Baztan KE 1 (Jon Garbalena)

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan (3)

Baztan B 1 (beraien atean) – CD San Ignacio A 3

Doneztebe FT 5 (Rafa Ghertanek 2, Izei Astibia, Jonan Etxebeste eta Mohamed Bouaicha) – Beloso FC 1

Nafarroako neska jubenil-kadeteak kopan

Beti Kozkor KE 0 - Baztan KE 3 (Iraide Obregozo, Lucia Baldanta eta Kattalin Muratori)

CD Peña Azagresa 3 - Aurrera KE 1 (Maddi Agirre)

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailan

Lengokoak SD 4 - Gure Txokoa A 1 (Jokin Bengotxea)

Beti Gazte A 6 (Xabier Leizak 3, Joseba Rodriguez, Kemen Telletxea eta beraien atean) – Astigarragako Mundarro 3

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako udaberriko kopan

Beti Gazte B 1 (Xuban Magaña) – Trintxerpe B 4

Orereta Kafea B 5 - Gure Txokoa B 5 (Yassier El Ouafik 2, Unai Alapont, Xiker Fernandez eta Oier Barcenilla)

Nafarroako mutil kadeteen lehen mailan (3)

JD San Jorge 1 - Baztan KE A 4 (Julen Elizaintzinek 2, Josu Larraioz eta Ander Garate)

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan (5-6)

Doneztebe FT 5 (Alain Bazterrikak 3, Anartz Ezkurra eta Jon Larunbe) - Baztan KE B 0 derbia erraz irabazi zuten doneztebarrek.

Aurrera KE 2 (Unai Labaienen golak) – SD Alsasua 2

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako igoera fasea

Orioko 1 - Gure Txokoa 0

Nafarroako neska kadete-infantilak txapeldunen fasea

UD Mutilvera 1 - Baztan KE 5 (Janire Sarobek sartu zituen 5 golak)

CD Ademar 0 - Beti Gazte 1 (Alazne Altxu)

Nafarroako neska kadete-infantilak bigarren fasea

UCD Burlades 2 - Aurrera KE 0

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Beti Gazte atsedena.

Sporting Herrera 5 - Gure Txokoa 0

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan (4-5-6)

CD Liceo Monjardin 2 - Doneztebe FT 3 (Aratz Retegik 2 eta Ekaitz Sein)

UCD Burlades 1 - Aurrera KE 1 (Manex Lasarte)

Baztan KE A atsedena.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Doneztebe FT B 1 (Iker Gorostiaga) – Beti Kozkor KE 5

CD Gares 3 - Baztan KE B 1 (Zuhaitz Muñoz)

 

FUTBOL 8

Gipuzkoako infantil neskak, txapeldunen fasea

Añorga 1 - Gure Txokoa 2 (Barbara de Caceres eta Alazne Errandonea)

Nafarroako neska infantil-alebinak, txapeldunen fasea

CD Corellano 8 - Baztan KE 0

 

 

ARETO-FUTBOLA

Alebinak

Aurrera KE A 9 (Nuria Irujok 3, Enai Ariztimuñok 3, Aitor Cumba, Egoi Zabaleta eta Naroa Lasarte)– Q+D Tafa FS 0

AD San Juan 3 - Aurrera KE B 2 (Ekhi Gorostarzu eta Julen Arzallus)

Benjaminak

Aurrera KE B – Aurrera KE A

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak, Nafarroako bigarren mailako txapeldunen fasean

Erreka KE 33 - Anaitasuna 39

Emakume seniorrak, Nafarroako ligako txapeldunen fasea

Erreka KE 15 – Anaitasuna 38

Emakume seniorrak, Nafarroako ligako bigarren fasean

Baztango BKT 31 – Alde Zaharreko Kluba 16

Mutiko jubenilak ligan

Erreka KE 31 - Valle de Egues 26

Neska jubenilak liga

Baztango BKT 29 – Anaitasuna B 41

Mutiko kadeteak liga

Erreka KE 36 – Cantolagua 38

Neska kadeteak liga

Baztango BKT – BM Bardenas

Malkaitz B 21 - Erreka KE 25

Mutiko infantilak liga

Erreka KE 24 – Valle de Egues B 34

Neska infantilak liga

BM Lizarreria A 30 - Erreka KE 21

Beti-Onak Atarrabia C 27 - Baztango BKT 29

Aurrera KE 16 – BM San Juan 35

 

ERRUGBIA

Gizonezko seniorrak, Akitania Berriko erregionaleko hirugarren mailan

Sarako Izarra RT – Jurançon XV, martxoaren 16ra gibeleratua.

Gizonezkoak, euskal ligako lehen maila

BRT Menditarrak 10 – Universitario Bilbao Rugby 38

Emakumeak, Euskal liga

Envases Rioja RC 0 - Sarako Izarra RT 52

Euskal Liga, sub-16

Gaztedi Gorria 12 – Txinbaz 37

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun