Espainiako kluben arteko pilota txapelketako jardunaldia izanen dute gaur Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 7a, 13:30

Umore Ona eta Oberena aurrez aurre izanen dira gaur arratsaldean Goizuetako udal pilotalekuan.

Ostiralean 18:30ean hasita, herriko Umore Ona eta Oberenako pilotariak izanen dira aurrez aurre

Goizuetako Umore Ona elkartea Espainiako kluben arteko txapelketako ohorezko mailan ari da aurten. Asteburu honetan etxean jokatuko dute jardunaldia. Zehazki, martxoaren 7an, ostiralean 18:30ean hasita, Umore Ona eta Obarenaren arteko lehia izanen da.

Buruz buruko partidan, Umore Onako Eñaut Lizeaga, Oberenako Javier Oskozen kontra ariko da. Binakakoan, berriz, Umore Onako Beñat Apezetxeak eta Antton Apezetxeak, eskualdeko bi pilotari izanen dituzte arerio, Oian Canabal igantziarra eta Unax Apeztegia baztandarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun