Nafarroako Kirol Jokoetan nesken buruz buruko pilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte larunbatean

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 7a, 13:00

Lehen mailako alebinen finalean izanen da Ainara Hita igantziarra (eskuinetik hasita lehena) eta bigarren mailako alebinen finalean Eneritz Muñoa lesakarra (ezkerretik hasita lehena), Arkupe elkarteko pilotariak.

Hiru kategoria ttikienetan Arkupeko pilotariak izanen dira eta kadete mailan Umore Onako Sagardui

Nafarroako Kirol Jokoen barrena, pilotan eskuz banakako txapelketaren finalak jokatuko dituzte neskek martxoaren 8an, larunbatean 10:00etan hasita Iruñeko Labrit pilotalekuan. Denera bortz final jokatuko dituzte eta horietatik lautan izanen dira eskualdeko pilotariak.

Lehenik, alebinen lehen mailako finala jokatuko du Arkupeko Ainara Hita igantziarrak San Miguel taldeko Vidanen kontra.

Bigarren mailako alebinetan, Arkupeko Eneritz Muñoa lesakarra, Ultzamako Iruren kontra ariko da.

Infantil mailako finalean, Arkupeko Joana Iratzoki igantziarra, Ados Pilotako A. Baleztenaren kontra ariko da.

Kadete mailako finalean, Umore Onako Alize Sagardui goizuetarra Oberenako Cresporen kontra ariko da.

Jubenil mailako finalean bakarrik ez da izanen eskualdeko pilotaririk: Huarteko Ibarrola, Oberenako Oskozen kontra ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!