Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketaren laugarren jardunaldia jokatuko dute ortziralean

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 6a, 19:00

Xanti Uterga doneztebarra eta Ion azpeitiarra berriz ere aurrez aurre izanen dira, oraingoan Labriten.

Lehen mailako txapelketan, Xanti Uterga doneztebarrak eta Barricartek, Matxin III.a eta Ion izanen dituzte arerio Labriten

Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketaren hamaikagarren edizioaren laugarren jardunaldia jokatuko dute martxoaren 7an, ortziralean 19:00etan hasita Iruñeko Labrit pilotalekuan. Lehen mailako partidan, Xanti Uterga doneztebarra eta Barricart, Matxin III.aren eta Ionen kontra ariko dira. Promozio mailako partidan, berriz, Oses eta Agirrezabala, Xuban Iturregi iruritarraren eta Mikel Mikelarena oiztarraren kontra ariko dira.

ADANOren aldeko txapelketa denez, Labrit pilotalekuan jokatuko diren jaialdietako sarrerako dirua minbizia duten Nafarroako haurren elkarte honetara bideratuko dituzte. Sarrerako dohaintza hamar eurokoa izanen da 22 urtez goitikoentzat, bortz eurokoa 16 eta 22 urte bitartekoentzat eta 16 urtez beheitikoak doan sartuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun