Hilabete hauetan hainbat ekimen antolatu dituzte: Porrotx pailazoaren emanaldia, Bularretik ehundutako aitortzak dokumentalaren proiekzioak, urriaren 19an ospatu zuten Elkartasun Eguna... eta beraien helburuarekin bat egin duten hainbat herritarren ekarpenak ere jaso dituzte. Eskerrak eman nahi izan dizkiete guztiei:«proiektu honetan lagundu duzuen eta laguntzen ari zareten guztioi. Auzolanak eta elkarlanak, emaitza paregabea eman du».