Salto! udalekuetan izena emateko epea irekia da

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 5a, 18:00

Aurten ere udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu UEMAk. Ibiltaria izanen da eta martxoaren 31n bukatuko da izena emateko epea.

Joan den urtean, Arantzan hasi eta Donezteben eta Oronoz-Mugairin barna Elizondora ailegatu ziren UEMAren udaleku ibiltariak. Aurten, berriz, Gipuzkoa aldean ibiliko dira, Tolosaldean hasi eta Goierrin barna: Baliarraindik Idiazabalera bitarteko bidea eginen dute gazteek, eta Zaldibian eta Ataunen ere bina arrats eginen dituzte. «Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea» da udaleku hauen helburua.

2007 eta 2010 urteen artean sortutakoek parte hartzen ahal izanen dute eta bi txanda eginen dituzte: ekainaren 22tik 30era eta uztailaren 2tik 10era. Bakoitzean 60 lagunentzako lekua izanen da. Izena lotura honetan eman behar da eta kopurua gaindituz gero, lurraldetasuna, genero irizpidea, adina eta izena emateko ordena hartuko dituzte kontuan taldea osatzeko.

UEMAren barrenean dauden eskualdeko herriak Arantza, Arano, Areso, Baztan, Bera, Doneztebe, Etxalar, Goizueta, Igantzi, Ituren, Leitza eta Lesaka dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun