Agoitzen, promozio mailako partidan, Gomezek eta Alize Sagardui goizuetarrak 22-10 irabazi zieten Lamadriden eta Perezen ordez aritu ziren Ayesa eta Crespori. Lehen mailako partidan, berriz, Iturriaga leitzarrak eta Mendiburuk 22-10 irabazi zieten Oskozi eta Agirreri.
Tolosako jaialdian, berriz, promozio mailan, Iraide Iriarte sunbildarrak eta Sotilek 19-22 galdu zuten Cresporen eta Perezen kontra.
Lehen mailako partidan, Iturriaga leitzarrak eta Mendiburuk asteburua borobiltzeko bigarren garaipena lortu zuten, Aranburu eta Mujika 22-16 menpean hartu eta gero.