ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Lehen aldiz kanpoan irabazi eta jautsiera postuetatik atera da Beti Gazteko gizonezkoen futbol talde nagusia

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 3a, 08:00

Azarotik jautsira postuetan zegoen Beti Gazteko gizonezkoen futbol talde nagusia eta lau hilabete beranduago postu horietatik kanpo dago.

Asteburu honetan jokatu duten futbol talde nagusien artean garaipena lortu duen bakarra izan da eta lau hilabete eta gero lortu du jautsiera postuetatik ateratzea

Otsaila eta martxoa lotu dituen inauterietako asteburuan, ohikoa baino kirol jardunaldi murritzagoa izan dute eskualdeko taldeek. Futbolean, Beti Gazteko gizonezkoen talde nagusiak bakarrik lortu du garaipena, garrantzitsua gainera. Denboraldi honetan etxetik kanpo lehen aldiz irabazteaz gain (5 gol eginez gainera), jautsiera postuetatik ateratzea lortu du. Azaroko lehen asteburuko jardunaldian sartu zen azken hiru postu horietan eta martxoko lehen asteburuan lortu dute ateratzea, baina oraindik lana egin beharko dute denboraldi bukaeran maila mantentzeko. Aurrerak, Gure Txokoak eta Beti Gazteko emakumeek galdu egin zuten eta erregionaleko Baztanek berdindu. Errugbian, Sarako Izarrako gizonek garaipena lortu zuten Paue aldean, baina emakumeek erraz galdu zuten etxean.

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Vasconia 1 - Beti Gazte 5 (Mattin Lekuonak 2, Asier Larralde, Asier Taberna eta Miguel Ubiria)

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

CD Kirol Sport 2 - Aurrera KE 0

Baztan KE B 1 (Imanol del Campo) – SD Lagunak B 1

Gizonezkoen Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 1 (Joel Freire) – Elgoibar 2

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Tolosa CF B 4 - Beti Gazte 0

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

CD Valle de Egues 4 - Baztan B 0

CD San Ignacio A 1 - Doneztebe FT 2 (Mohamed Bouaicha eta Izei Astibia)

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako udaberriko kopan

Beti Gazte B 1 (Xuban Magaña) – San Marcial B 1

Mariño B 7 - Gure Txokoa B 1 (Xabier Perez)

Nafarroako mutil kadeteen lehen mailan (3)

Baztan KE A 1 (Ander Garate) – CD Aoiz 0

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Beti Gazte 3 (Aratz Laka, Julen Castro eta Unai Iratzoki) – Vasconia B 1

Gure Txokoa 5 – Oiartzun 1 (Jon Martikorenak 2, Ekai Dozagarat, Xuban Lasaga eta Alejandro Arredondo)

 

FUTBOL 8

Gipuzkoako infantil neskak, txapeldunen fasea

Gure Txokoa 3 (Janire Ibarburi, Aroa Martin eta Ane Lazkanotegi) – Usurbil 3

 

ESKUBALOIA

Neska infantilak liga

Erreka KE 34- CD Aoiz 20

 

ERRUGBIA

Gizonezko seniorrak, Akitania Berriko erregionaleko hirugarren mailan

US Mourenx 10 - Sarako Izarra RT 44

Gizonezkoak, euskal ligako lehen maila

BRT Menditarrak atsedena.

Emakumeak, Euskal liga

Sarako Izarra RT 0 – Universitario Bilbao Rugby B 90

Euskal Liga, sub-16

Txinbaz atsedena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun