Lehen bi jardunaldietan bezala, Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketaren hamaikagarren edizioaren hirugarren jardunaldian ere emozioa izan zen nagusi. Ortzegun arratsaldean Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako lehen mailako partidan, Eloy Otxandorena eta Dabid Mitxeo doneztebarrek 35-34 irabazi zieten Zeberio II.ari eta Otanori, 31-34 galtzen joan ondotik. Promozio mailako partidan ere, lepo beretik burua: Jon Sagaseta iruritarrark eta Baztanek 35-34 irabazi zieten Osesi eta Agirrezabalaren ordez aritu zen Markel Leatxe donamariarrari. Galtzaileek zazpi tantoko aldearekin irabazten ere izan ziren (23-30).
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.